2024ko Bertso Eguna Hitzetik Hortzeran
Urtarrilaren 27an ospatu zen 2024ko Bertso Eguna Gernikan. Hitzetik Hortzerak Bertso Egunaren laburpena eskaini nahi du aste honetan. Horretarako eguneko irudi eta momentu esanguratsuenez gain gonbidatu desberdinak izango dituzte programan.
Batetik Ireneo Ajuria eta Jon Enbeita bertsolariak elkarrizketatuko ditu Mirari Martiarenak. Ajuria eta Enbeita, Garriko Bertso Eskolako sortzaileetako bi izan ziren. Orain dela 50 urte sortu zen bertso eskolari buruz arituko dira solasean. Garrikon sortutako giroaz, lagunarteaz eta ondorengoez.
Bestetik Lilibertso bertso eskolako kideekin ere elkartuko da Mirari Astran. Aurtengo Bertso Eguneko antolatzaile lanetan aritu dira Bertsozale Elkartearekin batera. Bertso eskolari buruz eta Bertso Eguna Gernikan ospatzearen esanahiari buruz hitz egingo du Koldo Gezuraga eta Janire Arrizabalaga Lilibertsoko kideekin.
Gernika-Lumoko eta Tolosako jaialdiak
Astran bazkal ostean egin zen jaialdiko bertsoaldiak izango dira batetik larunbateko programan. Sustrai Colina, Saioa Alkaiza, Etxahun Lekue eta Maialen Lujanbio aritu ziren kantuan Aitor Etxeberriazarragaren esanetara.
Tolosan Leidorren egin zen Atariaren jaialdiko bertsoak bere izango dira. Amaia Agirre aritu zen gai-jartzaile eta bertsotan aritu ziren Amets Arzallus, Oihana Iguaran, Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Julio Soto eta Jone Uria.
Hitzetik Hortzera, larunbatean 21:00etan ETB1en, eta ondoren, edonoiz, EITB Nahieran atarian.