Xan Alkhat
Bainonan jaioa 1982an. Egun Xiberoan bizi da eta Bertsularien Lagunak Elkartean ari da lanean bertsu erakasle gisa. Bosgarren aldiz hartuko du parte Xilaban.
Saioak
Bertsoaldiak
Irailak 25 - Muskildi
Xan Alkhat,
Bittor Thicoïpe
8ko nagusia
Xan eta Bittor sare sozialetatik baizik ez duzue elgar ezagutzen. Lehen aldikotz elkartzea erabaki duzue. Mintzatzen hasi eta biak herri berekoak ziztela ohartu zizte. Xan hasita, 3na bertsu 8ko handian. |
|
Xumai Murua Berra,
Xan Alkhat
8ko txikia
Xumai eta Xan aspalditik ez zineten mendian ibili. Abiatu eta oren erdi baten buruan Xan orkatila edo aztal beharria bihurtu duzu. Xan helikopteroa deitzeko eskatzen/galdegiten ari zira eta Xumai gehiegizkoa dela uste duzu. Xumai hasita, 3na bertsu 8ko ttipian. |
|
Xan Alkhat
Puntuari erantzunak
(doinua : xarmengarria). 1) Liburuek badute sekulako xarma... 2) Noiztik ez duzu hartu bat esku artean? |
|
Maddalen Arzallus Antia,
Xan Alkhat
10eko txikia
Maddalen eta Xan zergak pagatzeko garaia da. Xan ahalik eta gutxien pagatzeko trikimailuak atxematen ari zara. Maddalen normala da zuretzat dagokizuna pagatzea. Maddalen hasita 3na bertsu 10eko ttipian.
|
|
Xan Alkhat
Kartzela
Bi bertsu, gehienez 10eko handian, nahi duzun neurri eta doinuan kantatzeko hemen duzu gaia: Ama ez izatea erabaki duzu. Ingurukoen presioa senditzen duzu.
|