Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Pettan Prebende

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Urriak 2 - Hiriburu

Aitor Servier Etxexuri, Pettan Prebende 8ko nagusia

Aitor eta Pettan SAMU Sozialean lan egiten duzue. Gaur ere beste arrats guziz bezala, karrikan lo egiten duen pertsona batengana joan zirezte, eta beti bezala zuen laguntza errefusatu du. Kamiona hutsik, itzultzerakoan aipatzen hasi zirezte. Aitor hasita, 3na bertsu 8ko handian.

Pettan Prebende, Josu Txoperena Iribarren 8ko txikia

Pettan eta Josu jatetxera elkarrekin joan diren adin handiko bi lagun zirezte, buruz buru afaltzeko asmoz. Pettan zurea ez den QR kodea erakutsi duzu eta 20 urtekoa bilakatu zira. Pettan hasita, 3na bertsu 8ko ttipian.

Pettan Prebende Puntuari erantzunak

(doinua : haizeak bidali du…).- 1) Seaskak salbatuko ote du hizkuntza? 2) Etengabean denak ariko bagina...

Iker Altuna, Pettan Prebende 10eko txikia

Pariseko zinegile batek filma bat grabatu nahi du Euskal Herrian eta lekuko figuranteak xerkatzen ditu. Pettan, zure izena emaitekotan zira. Iker, ez duzu holakorik entzun nahi. Iker hasita 3na bertsu 10eko ttipian.

Pettan Prebende Kartzela
Bi bertsu, gehienez 10eko handian, nahi duzun neurri eta doinuan kantatzeko hemen duzu gaia: Goi mailako kirolari ospetsua zinen. Badu bi urte kirol-erretreta hartua duzula eta bizi anonimora itzultzea uste baino zailago egiten zaizu.

 

    Facebook Twitter Instagram YouTube