Patxi Iriart Hiribarren
1988an jaio zen Hiriburun eta bertan bizi izan da beti. Bere lehen plaza, Baionan afari baten ondorenean, bertsu eskolako lagunekin egindakoa izan zen. Xapelketa ezberdinetan parte hartu du: Eskolartekotan, 2004an Xibero, Lapurdi eta Baxenabarreko gazteen xapela irabazi zuen, ondoren urte berean Euskal Herriko eskolarteko txapelketan finalista izan zen. XILABA xapelketan hau izanen du bere laugarren parte hartzea. Bat bateko zenbait sariketetan ere parte hartu izan du: Hernandorena sariketa, eta beste...
Bertsoaldiak
Urriak 2 - Hiriburu
Patxi Iriart Hiribarren,
Kerman Diaz
8ko nagusia
Kerman eta Patxi anai arrebak zirezte. Ohartu zirezte zuen ama, etxean baino hobeki dela zahar etxean. Kerman hasita, 3na bertsu 8ko handian. |
|
Patxi Iriart Hiribarren,
Aitor Servier Etxexuri
8ko txikia
Patxi eta Aitor mendi lasterketa bateko abiapuntuan zirezte, bata bestearen ondoan. Aitor ordulari konektatua, zapata ergonomikoak, barra energetikoak eta abar dituzu zurekin eta Patxi, zuk aldiz, galtza zahar bat, xingar ogitartekoa eta betiko mendiko zapatak. Harriduraz begiratzen diozue elkarri. Patxi hasita, 3na bertsu 8ko ttipian. |
|
Patxi Iriart Hiribarren
Puntuari erantzunak
(doinua : haizeak bidali du…).- 1) Zaila da mantentzea betiko lan bera... 2) Zuk zer duzu gustoko besteen lanetan? |
|
Patxi Iriart Hiribarren,
Josu Txoperena Iribarren
10eko txikia
Josu eta Patxi bi ikasle zirezte sartzeko egunean. Uda elkarri kontatzen ari zarete. Patxi, lasai pasa duzu, burasoen kontura. Josu, lanean aritu zira gogor. Josu hasita 3na bertsu 10eko ttipian. |
|
Patxi Iriart Hiribarren
Kartzela
Bi bertsu, gehienez 10eko handian, nahi duzun neurri eta doinuan kantatzeko hemen duzu gaia: Goi mailako kirolari ospetsua zinen. Badu bi urte kirol-erretreta hartua duzula eta bizi anonimora itzultzea uste baino zailago egiten zaizu.
|