Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Odei Barroso Gomila

Urruñakoa da eta Baionan bizi da. Hezkuntza eragilea da Bertsularien Lagunak Elkartean eta erakasle bertsu eskoletan. Hainbat urteetan bertsularitza klaseak eman ditu Xibero, Lapurdi eta Baxenabarreko ikastoletan, kolegio eta eskola ezberdinetan. 13 urterekin hasi zen bertsutan, eta Hendaiako bertsu eskolan ibilia da. Bi aldiz hartu du parte Txapelketa Nagusian, eta seigarren aldiz parte hartuko du Xilaban.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Urriak 9 - Gabadi

Odei Barroso Gomila, Egoitz Zelaia 8ko nagusia

Egoitz eta Odei, zuek biek Arbonako lur okupazio mugimenduan elkar ezagutu zenuten joan den uztailean. Egun, mugimenduaren segidaz gogoetatzeko elkartu zirezte. Egoitz hasita, 3na bertsu 8ko handian.

Maindi Murua Berra, Odei Barroso Gomila 8ko txikia

Antzerki berri batendako errepikak hasiko dituzue Odei eta Maindi. Odei, Maindi taula zuzendariak egin duen errola banaketarekin ez zira ados. Odei hasita, 3na bertsu 8ko ttipian.

Odei Barroso Gomila Puntuari erantzunak

(doinua: xarmegarria zira...) .- 1) Ihiztariak berriz oihanetan barna... 2) Urtzo jana egina ote duzu aurten?

Odei Barroso Gomila, Maddi Sarasua Laskarai 10eko txikia

Odei eta Maddi adixkideak zirezte. Maddi, zure buruari desafio bat jarri diozu, bizikletez munduaren itzulia egitea Odei, zuretzat erokeria hutsa da. Odei hasita 3na, bertsu 10eko ttipian.

Odei Barroso Gomila Kartzela

Huna zoin duzun bi bertsu, gehienez 10eko haundian kantatzeko gaia: Ttipitandik norbaitekin maitemindua zira. Pertsona hori kurutzatu duzu eta berrikitan berexi dela erran dizu.

Urriak 30 - Izpura

Odei Barroso Gomila Hasierako agurra
Odei Barroso Gomila, Patxi Iriart Hiribarren 8ko nagusia
Odei eta Patxi.- Eutanasiaren aldeko militanteak zirezte biak aspaldian. Gaur, zuen lagun batek hiltzeko laguntza galdegin dauzue. Odei hasita 3na bertsu 8ko haundian.
Johaine Sarraillet, Odei Barroso Gomila 8ko txikia
Johaine eta Odei, gaur zuen semea etxerat sartu da alimaleko punki kukurusta buruan. Johaine irriz hasi zira, bainan Odeik ez du hain kontent iduri. Johaine hasita, 3na bertsu 8ko ttipian.
Odei Barroso Gomila, Egoitz Zelaia 10eko txikia
Odei eta Egoitz euskara ikasten ari zirezte. Odei, loriatzen zira hainbeste sinonimo deskubritzean euskalkiaren arabera. Egoitzi berriz burutik nahastekoa iruditzen zako hori. Odei hasita, 3na bertsu 10eko ttipian.
Odei Barroso Gomila Kartzela

Hauek dituzu puntuak: 1) Ospitaletan dute egoera txarra… 2) Erizaina ote da errespetatua?

Odei Barroso Gomila Kartzela
Huna orai, bi bertsu, nahi duzun neurri eta doinuan, kantatzeko gaia: Su Hiltzaile bolondresa izaitea erabaki duzu. Lehen deia ukan berri duzu.
Odei Barroso Gomila Bukaerako agurra

Azaroak 13 - Donibane Lohizune

Odei Barroso Gomila, Amets Arzallus Antia 8ko nagusia
Surflariak zirezte. Uhain artifizial eraikitze proiektuak badira han hemenka eta horrek zalantza sortzen dizue. Odei hasita, 3na bertsu 8ko handian.
Miren Artetxe Sarasola, Odei Barroso Gomila 8ko txikia
Aspaldiko lagunak zirezte. Miren, gaur Odei etxera jin zaizu baina aldi honetan Jehovah-ren lekuko gisa. Miren hasita, 3na bertsu 8ko ttipian.
Odei Barroso Gomila Puntuari erantzunak

(Xarmegarria zira).- 1) lurra agintarien ardurapean da... 2) ez dugu ahantzi behar guk dugun ardura... 3) zer egin ginezake lurra salbatzeko?

Odei Barroso Gomila, Patxi Iriart Hiribarren 10eko txikia
Mendigoizaleak zirezte, Himalayako kasko batera igotzen ari. Gailurretik hurbil zirezte. Odei, Patxik oraintxe erran dizu ezin duela gehiago eta kanpamendura jautsi nahi duela. Odei hasita, 3na bertsu 10eko ttipian.
Odei Barroso Gomila Kartzela
Hauxe da nahi duzun neurri eta doinuan 3 bertsu kantatzeko gaia: Orain arte, besteen begiradak arranguratu izan zaitu.
Odei Barroso Gomila Bukaerako agurra

 

    Facebook Twitter Instagram YouTube