Odei Barroso Gomila
Urruñakoa da eta Baionan bizi da. Hezkuntza eragilea da Bertsularien Lagunak Elkartean eta erakasle bertsu eskoletan. Hainbat urteetan bertsularitza klaseak eman ditu Xibero, Lapurdi eta Baxenabarreko ikastoletan, kolegio eta eskola ezberdinetan. 13 urterekin hasi zen bertsutan, eta Hendaiako bertsu eskolan ibilia da. Bi aldiz hartu du parte Txapelketa Nagusian, eta seigarren aldiz parte hartuko du Xilaban.
Bertsoaldiak
Urriak 9 - Gabadi
Odei Barroso Gomila,
Egoitz Zelaia
8ko nagusia
Egoitz eta Odei, zuek biek Arbonako lur okupazio mugimenduan elkar ezagutu zenuten joan den uztailean. Egun, mugimenduaren segidaz gogoetatzeko elkartu zirezte. Egoitz hasita, 3na bertsu 8ko handian. |
|
Maindi Murua Berra,
Odei Barroso Gomila
8ko txikia
Antzerki berri batendako errepikak hasiko dituzue Odei eta Maindi. Odei, Maindi taula zuzendariak egin duen errola banaketarekin ez zira ados. Odei hasita, 3na bertsu 8ko ttipian. |
|
Odei Barroso Gomila
Puntuari erantzunak
(doinua: xarmegarria zira...) .- 1) Ihiztariak berriz oihanetan barna... 2) Urtzo jana egina ote duzu aurten? |
|
Odei Barroso Gomila,
Maddi Sarasua Laskarai
10eko txikia
Odei eta Maddi adixkideak zirezte. Maddi, zure buruari desafio bat jarri diozu, bizikletez munduaren itzulia egitea Odei, zuretzat erokeria hutsa da. Odei hasita 3na, bertsu 10eko ttipian. |
|
Odei Barroso Gomila
Kartzela
Huna zoin duzun bi bertsu, gehienez 10eko haundian kantatzeko gaia: Ttipitandik norbaitekin maitemindua zira. Pertsona hori kurutzatu duzu eta berrikitan berexi dela erran dizu. |