Miren Artetxe Sarasola
Lasarten jaio zen 1985. urtean, eta haurra zela joan zen Hendaiara bizitzera. Euskal Filologia egin zuen Gasteizen, eta Bartzelonan jarraitu zituen ikasketak. Bertso eskoletan erakasle aritu izan da lanean. Txikitan eman zuen izena Hendaiako ikastolako bertsu eskolan, eta geroztik bertsularitzak leku bat izan du beti bere bizitzan. Bi aldiz hartu du parte Txapelketa Nagusian, eta bosgarren aldiz parte hartuko du Xilaban.
Bertsoaldiak
Irailak 25 - Muskildi
Maddalen Arzallus Antia,
Miren Artetxe Sarasola
8ko nagusia
Maddalen eta Miren betidanik besta egiteko alkohola edatea maitatu duzue. Egunerokoan alkohola behar bat bilakatu dela ohartu zizte. Maddalen hasita, 3na bertsu 8ko handian. |
|
Miren Artetxe Sarasola,
Ramuntxo Christy
8ko txikia
Miren eta Ramuntxo kolokazioan bizi zirezte. Argindarra gauez merkeago izanki Ramuntxo etxeko maxina guziak goizaldeko oren ttippietan pizten dituzu. Mementu baten buruan Miren garbigailua itzaltzera jeiki da. Miren hasita, 3na bertsu 8ko ttipian. |
|
Miren Artetxe Sarasola
Puntuari erantzunak
(doinua : haizeak bidali du...). 1) Interneten erosten dugu orain dena... 2) Denda ttikietara joaten ote zira? |
|
Xumai Murua Berra,
Miren Artetxe Sarasola
10eko txikia
Miren nerabea zira. Herriko zuhaitzik zaharrena bidearen haunditzeko botako dutela jakin duzunean, zuhaitz hortara igaran eta han kokatzea erabaki duzu. Agintariek deiturik, Xumai ama etorri zauzu arbol azpira. Xumai hasita, 3na bertsu 10eko ttipian. |
|
Miren Artetxe Sarasola
Kartzela
Bi bertsu, gehienez 10eko handian, nahi duzun neurri eta doinuan kantatzeko hemen duzu gaia: Ama ez izatea erabaki duzu. Ingurukoen presioa senditzen duzu.
|