Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Maddi Sarasua Laskarai

Itsasuarra. 11 urterekin hasi zen bertsu eskolan, Uztaritzeko ikastolan. Baiona lizeoko bertsu eskolan ibili zen. 2012ko Xilaba xapelketan laugarren egin zuen, eta ondoren Txapelketa Nagusian lehen aldiz parte hartu zuen. Hau bere laugarren XILABA xapelketa da.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Urriak 9 - Gabadi

Johaine Sarraillet, Maddi Sarasua Laskarai 8ko nagusia

Pailazoak zirezte Joaine eta Maddi, arratsaldea ospitalean iragan duzue haurrei animazioen proposatzen. Etxera sartzeko tenorea heldu zaizue. Joaine hasita, 3na bertsu 8ko handian.

Maddi Sarasua Laskarai, Egoitz Zelaia 8ko txikia

Auzoak zirezte Maddi eta Egoitz. Maddi, Egoitz harrapatu duzu gauaren erdian zure oilotegitik ateratzen. Maddi, hasita 3na bertsu 8ko ttipian.

Maddi Sarasua Laskarai Puntuari erantzunak

(doinua: xarmegarria zira...) .- 1) Eliza berriz ere kinka txarrean da... 2) Noizbait jakinen dea egia guzia?

Maddi Sarasua Laskarai Puntuari erantzunak

(doinua: haizeak bidali du...) .- 1) Etxebizitza ez da guzien eskura... 2) Zertan oinarritua ote da arazoa?

Odei Barroso Gomila, Maddi Sarasua Laskarai 10eko txikia

Odei eta Maddi adixkideak zirezte. Maddi, zure buruari desafio bat jarri diozu, bizikletez munduaren itzulia egitea Odei, zuretzat erokeria hutsa da. Odei hasita 3na, bertsu 10eko ttipian.

Maddi Sarasua Laskarai Kartzela

Huna zoin duzun bi bertsu, gehienez 10eko haundian kantatzeko gaia: Ttipitandik norbaitekin maitemindua zira. Pertsona hori kurutzatu duzu eta berrikitan berexi dela erran dizu.

Urriak 16 - Maule

Maddi Sarasua Laskarai, Amets Arzallus Antia 8ko nagusia
Aurhideak zizte. Berriki jakin duzie, xahar etxean den zien amatxi maitemindu dela. Maddi hasirik, 3na bertsu 8ko handian.
Aitor Servier Etxexuri, Maddi Sarasua Laskarai 8ko txikia

Aitor, etxea zaharberritzen ari zira. Gaur, Maddi tindu lanetan Aitor laguntzera jin zira. Aitor, zure ustez, Maddi ez da hain fin aritu. Maddik, borondate onez, bihar berriz jitea proposatzen dizu. Aitor hasirik, 3na bertsu 8ko ttipian.

Maddi Sarasua Laskarai, Karlos Aizpurua Etxarte 10eko txikia

Heldu den asteburuan iraganen den Lurrama antolatzen ari zizte. Karlos, alkoholik gabeko zikiroa antolatu nahi duzu. Maddi, zikiroren arrakastaz ez zira segur. Maddi hasirik, 3na bertsu 10eko ttipian.

Maddi Sarasua Laskarai Kartzela
Hona beraz zure lehen püntüak. 1) Marra margotua da, gainditu ezina… 2) Oztopoa ez al da gure buruetan? Hona orai, nahi düzün doinü eta neurrian, bi bertsu kantatzeko gaia: Hainbat hilabetez muga fisikoki hetsia ikusi duzu. Batzuen arrangura, ezantza eta tabakoa ezin erostearena izan da. Baina zurea, sakonagoa da.

 

    Facebook Twitter Instagram YouTube