Maddi Ane Txoperena Iribarren
Gizarte Antropologiako ikasketak egin ditu EHU Euskal Herriko Unibertsitatean. Kazetari eta kolaboratzaile lanetan ari da BERRIA eta Topatu.eus komunikabideetan. Idazle lanetan ere ari da eta argitaratu berri du lehen eleberria.
8 urte ingururekin hasi zen Hendaiako bertso eskolan. Euskal Herriko eskolarteko txapela jantzi zuen 2011n, eta hainbat gazte sariketatan parte hartu du. 2012an XILABA xapelketan lehen aldiz parte hartu zuen. Gaur egun Bortzirietako bertso eskolan aritzen da. Aurtengoa bere bigarren XILABA izanen da.
Bertsoaldiak
Irailak 18 - Makea
Maddi Ane Txoperena Iribarren,
Irati Alcantarilla Urdanpilleta
8ko nagusia
Maddi Ane eta Irati, azken aldian biziari buruzko hausnarketa betean sartua den bikotea zirezte. Kontsumismo basatitik ateratzea erabaki duzue. Zertarik hasi pentsatzen ari zarete. Maddi Ane hasita, 3na bertsu 8ko handian. |
|
Gillen Hiribarren,
Maddi Ane Txoperena Iribarren
8ko txikia
Gillen eta Maddi Ane konfinamendu bakoitzeko 5 kilo hartu dituzue. Orain beste konfinamendu bat hasiko dela iragarri dute. Gillen hasita 3na bertsu 8ko ttipian |
|
Maddi Ane Txoperena Iribarren
Puntuari erantzunak
(doinua : xarmengarria). 1) Ikasturte berria zalantzaz betea... 2) Galduko ote dugu irria betiko? |
|
Maddi Ane Txoperena Iribarren,
Oier Urreizti
10eko txikia
Maddi Ane eta Oier elkarrekin bizi zarete. Etxea bezain zaharra den ordulari bat bada bertan: tik tak entzuten da etxe osoan. Maddi Ane ezin jasana zaizu. Oier zuri ez. Maddi Ane hasita, 3na bertsu 10eko ttipian. |
|
Maddi Ane Txoperena Iribarren
Kartzela
Bi bertsu, gehienez 10eko handian, nahi duzun neurri eta doinuan, kantatzeko hemen duzu gaia: Familiako kideekin ez kurutzatzeko ahaleginak egin ohi dituzu, baina gaur, ezin izan duzu gonbidapenari ezetza eman.
|