Karlos Aizpurua Etxarte
Oiartzunen sortu arren, 2002az geroztik Saran bizi da. Oiartzungo Haurtzaro ikastolako bertso eskola sortu zenean hasi zen bertan 11 urterekin. Euskal Herriko Eskolarteko finalista izan zen 1989an. Oarsoaldeko plazetan aritu zen, 20 urtetan utzi zuen arte. Hala ere, Oiartzungo Bertso Asteko taldekako txapelketetan parte hartu zuen, baita herriko Amazkar ostatukoan ere. Aspaldi plazan aritu gabe egon ondoren 2008an parte hartu zuen Iparraldeko lehendabiziko bertsolari txapelketan (finalista).
Bertsoaldiak
Irailak 18 - Makea
Karlos Aizpurua Etxarte,
Gillen Hiribarren
8ko nagusia
Karlos eta Gillen gurasoak zarete. Zuen haurrak bere kolegioko lotura liburuxkan gehitua izan den janzkera araudi berria izenpetzea galdegin dizue. Karlos hasita, 3na bertsu 8ko handian. |
|
Oier Urreizti,
Karlos Aizpurua Etxarte
8ko txikia
Oier eta Karlos ostatu batean lankideak zirezte. Hirugarren aldia da Karlosek gaueko txanda duelarik ezin etorria adierazi duela. Oier, berriz ere Karlos ordezkatu beharrean zira. Oier hasita, 3na bertsu 8ko ttipian. |
|
Karlos Aizpurua Etxarte
Puntuari erantzunak
(doinua : xarmengarria). 1) Mendia zinez modan dugu garai hontan... 2) Ibili ote zira aurten onddo bila? |
|
Karlos Aizpurua Etxarte,
Mizel Mateo
10eko txikia
Adiskideak zirezte Karlos eta Mizel. Karlos hegazkin eraikuntza enpresa batean zinuen lana galdu duzu, zure ehunka lankidek bezala. Mizel entzun duzu erraiten, aeronautikaren krisia berri ona dela ingurumenarentzat. Karlos hasita, 3na bertsu 10eko ttipian. |
|
Karlos Aizpurua Etxarte
Kartzela
Bi bertsu, gehienez 10eko handian, nahi duzun neurri eta doinuan, kantatzeko hemen duzu gaia: Familiako kideekin ez kurutzatzeko ahaleginak egin ohi dituzu, baina gaur, ezin izan duzu gonbidapenari ezetza eman.
|