Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Egoitz Zelaia

Hendaiarra, 1982ko azaroaren 24an jaio zen Donibane Lohizunen. Euskal Ikasketak kurtsatua, bertsu eskoletako irakasle bezala ibili izandu da. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza arduraduna izan da. Hernandorena eta Bagare bezalako sariketetan finalista izan da. Xilaban hau du bosgarren parte hartzea.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Urriak 9 - Gabadi

Odei Barroso Gomila, Egoitz Zelaia 8ko nagusia

Egoitz eta Odei, zuek biek Arbonako lur okupazio mugimenduan elkar ezagutu zenuten joan den uztailean. Egun, mugimenduaren segidaz gogoetatzeko elkartu zirezte. Egoitz hasita, 3na bertsu 8ko handian.

Maddi Sarasua Laskarai, Egoitz Zelaia 8ko txikia

Auzoak zirezte Maddi eta Egoitz. Maddi, Egoitz harrapatu duzu gauaren erdian zure oilotegitik ateratzen. Maddi, hasita 3na bertsu 8ko ttipian.

Egoitz Zelaia Puntuari erantzunak

(doinua: haizeak bidali du...) .- 1) Kirol profesionala a ze eromena... 2) Zuretzat ere al da garrantzitsu sosa?

Egoitz Zelaia, Amets Arzallus Antia 10eko txikia
Egoitz eta Amets aita semeak zirezte. Egoitz, 60 urte dituzu eta beti lan berdinean aritua zara, zailtasunak dituzu Amets ulertzeko. 30 urteko zure semeak bizpahiru urte guziz lanez aldatzen du. Egoitz hasita, 3na bertsu 10eko ttipian.
Egoitz Zelaia Kartzela

Huna zoin duzun bi bertsu, gehienez 10eko haundian kantatzeko gaia: Ttipitandik norbaitekin maitemindua zira. Pertsona hori kurutzatu duzu eta berrikitan berexi dela erran dizu.

Urriak 30 - Izpura

Egoitz Zelaia, Johaine Sarraillet 8ko nagusia

Egoitz eta Johaine.- Zuen etxeko terrazan jarriak zirezte, pasatzen diren autoeri begira. Ohartu zirezte pasatzen diren oto guzietan gidaria besterik ez dela. Egoitz hasita 3na bertsu 8ko haundian.

Maindi Murua Berra, Egoitz Zelaia 8ko txikia
Maindi eta Egoitz psikiatraren itxarongelan zirezte. Pixka bat kalakan ari izan eta ohartu zirezte biek hitz ordua tenore berean duzuela. Maindi hasita, 3na bertsu 8ko ttipian.
Odei Barroso Gomila, Egoitz Zelaia 10eko txikia
Odei eta Egoitz euskara ikasten ari zirezte. Odei, loriatzen zira hainbeste sinonimo deskubritzean euskalkiaren arabera. Egoitzi berriz burutik nahastekoa iruditzen zako hori. Odei hasita, 3na bertsu 10eko ttipian.
Egoitz Zelaia Kartzela
Hauek dituzu puntuak: 1) Ospitaletan dute egoera txarra… 2) Erizaina ote da errespetatua?
Egoitz Zelaia Kartzela
Huna orai, bi bertsu, nahi duzun neurri eta doinuan, kantatzeko gaia: Su Hiltzaile bolondresa izaitea erabaki duzu. Lehen deia ukan berri duzu.

 

    Facebook Twitter Instagram YouTube