Amets Arzallus Antia
1983. urtean jaio zen. Hendaiarra, egun Saran bizi da. Lanbidea: bertsularia, kazetaria eta idazlea. Hendaiako bertsu eskolan ibilitakoa da, ikasle hasieran, erakasle gero. 2013ko Bertsolari Txapelketa Nagusia irabazi zuen eta xapeldunorde izan zen 2009an; 2005etik final guztietan aritu da. Nafarroako Bertsolari Xapelketan, lau (4) xapel jantzi zituen (2000, 2001, 2002, 2003). XILABA xapelketan hiru aldiz xapelduna izan da (2008, 2010, 2012), eta behin xapeldunorde. Aurtengoa, bosgarren partehartzea izanen du.
Argitaratutako liburuak:
Txomin Txuekarekin batera, Illimani: Boliviako izpiak eta hizkiak (2006 Argia).
Ibrahima Balderekin batera, Miñan izeneko eleberria (2019 Susa).
Bertsoaldiak
Urriak 9 - Gabadi
Maindi Murua Berra,
Amets Arzallus Antia
8ko nagusia
Maindi eta Amets irratiko esatari izan zarete 40 urtez, gaur duzue laneko azken eguna. Biak antenan zirezte. Maindi hasita, 3na bertsu 8ko handian. |
|
Amets Arzallus Antia,
Johaine Sarraillet
8ko txikia
Amets eta Joaine elkarrekin bilkura zinuten, baina Joainek joaterik ez duela erran dizu azken puntan. Etxera sartzeko momentuan Joaine gurutzatu duzu, onddoz beteriko saskia eskutan duela. Amets hasita, 3na bertsu 8ko ttipian. |
|
Amets Arzallus Antia
Puntuari erantzunak
(doinua: xarmegarria zira...) .- 1) Ultraeskuina gero eta harroago... 2) Historia ez dea errepikatuko? |
|
Egoitz Zelaia,
Amets Arzallus Antia
10eko txikia
Egoitz eta Amets aita semeak zirezte. Egoitz, 60 urte dituzu eta beti lan berdinean aritua zara, zailtasunak dituzu Amets ulertzeko. 30 urteko zure semeak bizpahiru urte guziz lanez aldatzen du. Egoitz hasita, 3na bertsu 10eko ttipian.
|
|
Amets Arzallus Antia
Kartzela
Huna zoin duzun bi bertsu, gehienez 10eko haundian kantatzeko gaia: Ttipitandik norbaitekin maitemindua zira. Pertsona hori kurutzatu duzu eta berrikitan berexi dela erran dizu. |