Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Aitor Servier Etxexuri

Azkaindarra da eta 23 urte ditu. Donibane-Lohizuneko ikastolako bertsu-eskolan hasi zen 9 urterekin. Hendaiako eta Etxepareko bertsu eskoletatik igaro ondotik, gaur egun Larraldeako bertsu eskolan dabil. Eskolarteko xapelketan eta gazte sariketetan hainbat aldiz parte hartu eta sari batzuk jaso ditu. Hirugarren aldiz hartuko du parte Xilaba xapelketan.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Urriak 2 - Hiriburu

Aitor Servier Etxexuri, Pettan Prebende 8ko nagusia

Aitor eta Pettan SAMU Sozialean lan egiten duzue. Gaur ere beste arrats guziz bezala, karrikan lo egiten duen pertsona batengana joan zirezte, eta beti bezala zuen laguntza errefusatu du. Kamiona hutsik, itzultzerakoan aipatzen hasi zirezte. Aitor hasita, 3na bertsu 8ko handian.

Patxi Iriart Hiribarren, Aitor Servier Etxexuri 8ko txikia

Patxi eta Aitor mendi lasterketa bateko abiapuntuan zirezte, bata bestearen ondoan. Aitor ordulari konektatua, zapata ergonomikoak, barra energetikoak eta abar dituzu zurekin eta Patxi, zuk aldiz, galtza zahar bat, xingar ogitartekoa eta betiko mendiko zapatak. Harriduraz begiratzen diozue elkarri. Patxi hasita, 3na bertsu 8ko ttipian.

Aitor Servier Etxexuri Puntuari erantzunak

(doinua : xarmengarria…).- 1) Bi ez dira kexatzen batek nahi ez badu... 2) Bakea egiteko bi behar al dira?

Aitor Servier Etxexuri, Kerman Diaz 10eko txikia

Aitor eta Kerman euskararen aldeko ekintza bat finkatzen ari zarete. Kerman, manifa proposatzen duzu. Aitor, emankorrago ikusiko zinuke, denbora hori pasatzea, wikipedia masiboki euskaraz betetzen. Aitor hasita 3na bertsu 10eko ttipian.

Aitor Servier Etxexuri Kartzela
Bi bertsu, gehienez 10eko handian, nahi duzun neurri eta doinuan kantatzeko hemen duzu gaia: Goi mailako kirolari ospetsua zinen. Badu bi urte kirol-erretreta hartua duzula eta bizi anonimora itzultzea uste baino zailago egiten zaizu.

Urriak 16 - Maule

Karlos Aizpurua Etxarte, Aitor Servier Etxexuri 8ko nagusia
Gosetearen kontrako elkartasun bazkaria bukatu berri duzie. Botatzen ari zirezten janari soberakinari begira zizte. Karlos hasirik, 3na bertsu 8ko handian.
Aitor Servier Etxexuri, Maddi Sarasua Laskarai 8ko txikia

Aitor, etxea zaharberritzen ari zira. Gaur, Maddi tindu lanetan Aitor laguntzera jin zira. Aitor, zure ustez, Maddi ez da hain fin aritu. Maddik, borondate onez, bihar berriz jitea proposatzen dizu. Aitor hasirik, 3na bertsu 8ko ttipian.

Kerman Diaz , Aitor Servier Etxexuri 10eko txikia
Homosexualak zizte biak. Gazteei zuzendua den lekukotasun liburu batean, zuen kasua aipatzea gonbidatu zaituzte. Kerman anonimotasunean egin nahi duzu eta Aitor, ez diozu horri zentzurik ikusten. Kerman hasirik, 3na bertsu 10eko ttipian.
Aitor Servier Etxexuri Kartzela

Hona beraz zure lehen püntüak. 1) Marra margotua da, gainditu ezina… 2) Oztopoa ez al da gure buruetan? Hona orai, nahi düzün doinü eta neurrian, bi bertsu kantatzeko gaia: Hainbat hilabetez muga fisikoki hetsia ikusi duzu. Batzuen arrangura, ezantza eta tabakoa ezin erostearena izan da. Baina zurea, sakonagoa da.

Aitor Servier Etxexuri Bukaerako agurra

 

    Facebook Twitter Instagram YouTube