Antolatzailea
Bertsularien Lagunak 80an sortu zen. Elkartearen erronka, Euskal Herriko Bertsozale Elkartearekin elkarlanean, bertsularitza zaintzea eta garatzea da, eta horretarako helburu nagusi hauek ditugu: Bertsuzaleak eta bertsulariak sortzea, bertsuzaleei bertsu jarduerak eskaintzea edo berriak sustatzea, bertsularitza ikertzea, eta ondarea begiratzea eta biziaraztea. Kari hortarat, besteak beste, Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarren aurtengo sartzean, hogeita hamar bertsu eskola inguru lanean eta kantuz ari dira astero.