Gabadin jokatuko da XILABA 2021 Txapelketaren azken kanporaketa
2021/10/07
Larunbatean jokatuko da XILABA 2021 Txapelketaren laugarren kanporaketa, eta Final Aitzinetako saioak nola osatuak izanen diren erabakita geldituko da. Gabadiko Herriko Gelan izanen da arratsaldeko 17:00etan.
Amaiur Lujanbio aurkezlearen eskutik larunbateko saioan, kantari arituko den seikotea: Amets Arzallus Antia, Odei Barroso Gomila, Maindi Murua Berra, Maddi Sarasua Laskarai, Johaine Sarraillet eta Egoitz Zelaia.
Saiorako sartzeak egunean berean eskuratu ahal izango dira arratsaldeko 16:00etatik aitzina Gabadiko Herriko Gelan.