Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Urriak 10 - Larzabale

Aurkezlea: Paul Moal

     Larzabaleko Armarria    Oztibarreko ikastola   

    Larzabaleko Herriko Etxea

         

Puntuazio taula

8H 8TX KOPLAK BAKARKA KARTZELA Guztira
Kerman Diaz 72.00 73.00 48.50 44.00 68.50 306.00
Xan Alkhat 72.50 71.00 47.00 47.00 67.00 304.50
Mizel Mateo 73.00 72.00 41.50 47.50 65.50 299.50
Johaine Sarraillet 69.50 74.50 43.50 40.00 65.50 293.00
Oneka Arteaga Olasagasti 67.00 73.00 45.00 40.00 65.50 290.50
Josu Txoperena Iribarren 63.00 68.50 45.50 45.50 62.50 285.00

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Xan Alkhat Hasierako agurra
Oneka Arteaga Olasagasti Hasierako agurra
Xan Alkhat , Mizel Mateo 8ko nagusia
Xan eta Mizel elkarrekin lan egiten duzuen laborariak zirezte. Koronabirusaren krisi garaian zuen ekoizpena zuzenki kontsumitzaileei saltzen hasi zineten, uste baino emaitza hobearekin. Xan hasita 3na bertsu zortziko handian.
Kerman Diaz , Johaine Sarraillet 8ko nagusia

Kerman eta Johaine, xoriak artatzen dituen hegalaldia elkartean lan egiten duzue. Diru laguntza eskasiarengatik desagertu daiteke elkartea urte bukaeran. Kerman hasita 3na bertsu zortziko haundian.

Josu Txoperena Iribarren , Oneka Arteaga Olasagasti 8ko nagusia
Josu eta Oneka, zahar etxeko langileak zirezte. Gaurko bilkuran, aspaldian bisita guti izan duten erresidenteei aktibitateak proposatzeko ideiak xekatzen dituzue. Josu hasita, 3na bertsu 8ko handian.
Mizel Mateo , Kerman Diaz 8ko txikia
Mizel eta Kerman lehen aldikoz autoan elkarrekin zoazten bikote berria zirezte. Mizel harritua zara Kermanek autoa gidatzerakoan duen jarrerarekin. Mizel hasita 3na bertsu zortziko ttipian.
Xan Alkhat , Oneka Arteaga Olasagasti 8ko txikia
Onekak kantu eskaintza baten egiteko, euskal irratietara deitu du baina biziki kalakaria da. Xanek, irratiko animatzaileak, kantu eskaintzen tartea monopolizatzen duela ohartarazi nahi dio… Oneka hasita 3na bertsu zortziko ttipian.
Josu Txoperena Iribarren , Johaine Sarraillet 8ko txikia

Josu eta Johaine bulego berean lan egiten duzue. Josu atxeman duzu Johaiñe ekologista aktibista sutsua, plazerrezko bidaiarako lowcost hegazkin txartela erreserbatzen. Josu hasita 3na bertsu zortziko ttipian.

Kerman Diaz , Xan Alkhat Kopla handia
Kerman eta Xan happening baten prestatzen ari zirezten bi artista zirezte. Binaka, kopla handian, bakotxak 4 kopla osatu arte.
Mizel Mateo , Josu Txoperena Iribarren Kopla handia

Mizel eta Josu, pisukideak zirezte. Arraina elgarrekin erosirik sukaldean zirezte, arrainari begira. Binaka, kopla handian, bakotxak 4 kopla osatu arte.

Johaine Sarraillet , Oneka Arteaga Olasagasti Kopla handia

Johaine eta Oneka austronautak zirezte, ilargira joaiten den lehen euskal misioko kideak. Erabaki behar duzue nor jautsiko den lehenik. Binaka, kopla handian, bakotxak 4 kopla osatu arte.

Xan Alkhat Bakarka, gaia emanda

Xan, hona 2 bertso, gehienez hamarreko handian osatzeko gaia : Zure amatxik oren berean hirugarren aldiz galdetu dizu “eta eskolan ongi?”

Mizel Mateo Bakarka, gaia emanda

Mizel, hona 2 bertso, gehienez hamarreko handian osatzeko gaia : Euskaraldia hasi da. Karrikara atera zira zure aho bizi txapa ezarririk eta pentsatzen zinuena baino askoz jende gehiagorekin ukan duzu euskaraz mintzatzeko parada.

Kerman Diaz Bakarka, gaia emanda

Kerman, hona 2 bertso, gehienez hamarreko handian osatzeko gaia: Irunen, ostatuz ostatu ibili zara bart eta berriz ere entzun zinuen “gabatxoa” zinela.

Johaine Sarraillet Bakarka, gaia emanda

Johaine, hona 2 bertso, gehienez hamarreko handian osatzeko gaia: Itxialdia oso gaizki pasa zinuen, bizi soziala berritz hartzeko beharrarekin. Baina azkenean zenbait hilabete deskonfinatu girela eta sekulako nostalgia duzu.

Josu Txoperena Iribarren Bakarka, gaia emanda

Josu, hona 2 bertso, gehienez hamarreko handian osatzeko gaia: « Mugarik gabeko medikuak » elkartean lan egin zinuen hainbat urtez eta irudi ainitz badituzu burutik kendu ezinik. Gau huntan ere amets gaixto baten ondorioz izerditan iratzarri zira.

Oneka Arteaga Olasagasti Bakarka, gaia emanda

Oneka, hona 2 bertso, gehienez hamarreko handian osatzeko gaia: Garazin bizi zira eta Baionan lan egiten duzu. Goiz huntan ere auto metaketetan zira, geldian.

Xan Alkhat , Josu Txoperena Iribarren Kartzela

Xan eta Josu hona zuen gaia: 40 urte bete dituzue aurten eta elkarrekin modu berezi batean ospatu nahi dituzue baina horretarako proiektu arras ezberdinak pentsatua dituzue. 3na bertsu 10eko ttipian Xan hasita.

Mizel Mateo , Johaine Sarraillet Kartzela
Mizel eta Johaine hona zuen gaia: 40 urte bete dituzue aurten eta elkarrekin modu berezi batean ospatu nahi dituzue baina horretarako proiektu arras ezberdinak pentsatua dituzue. 3na bertsu 10eko ttipian Johaine hasita.
Kerman Diaz , Oneka Arteaga Olasagasti Kartzela
Kerman eta Oneka hona zuen gaia: 40 urte bete dituzue aurten eta elkarrekin modu berezi batean ospatu nahi dituzue baina horretarako proiektu arras ezberdinak pentsatua dituzue. 3na bertsu 10eko ttipian Oneka hasita.
Johaine Sarraillet Bukaerako agurra

Albisteak

Kerman Diaz nagusitu da Larzabaleko saioan

Kerman Diaz nagusitu da Larzabaleko saioan

2020/10/11

XILABA Bertsulari Xapelketako laugarren kanporaketa jokatu da Larzabalen, eta Final Herenetako saioak nola osatuak izanen diren erabakita gelditu da. Xan Alkhatek eta Mizel Mateok egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 180 bertsuzalek, giro ederrean bete dute Larzabaleko Herriko gela. Datorren larunbatean bigarren faseko lehen saioa jokatuko da Senpereko "LARREKO" gelan.

Kerman Diaz nagusitu da Larzabaleko saioan - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2020/10/10
Ordua
17:00
Bertsolariak
Mota
Final zortzirenak
Herria
Larzabale
Tokia
Herriko gela