Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Ortzi Idoate

1977ko urtarrilaren 3an sortua Baionan. Sasi bertsularia Txatok bertsu eskola muntatu behar zutela erran zuen arte. Ordutik Aitor Sarasuaren erakaspen baliagarriei esker bere burua bertsularitzat izan eta Nafarroa eta gure hiru lurraldeetako xapelketan parte hartzea erabaki zuen. Zainen aldetik gaizki pasa zuela eta, taula bertsularitza utzi eta sasi bertsularitzara itzultzea erabaki zuen. Urte anitz pasa ziren berriz ere astero Larraldean biltzen hasi zen arte eta hortik XILABAn bere burua aurkeztea erabaki zuen, berriz ere taula bertsulari bilakatuz. Aurten bere laugarren XILABA izanen du.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Irailak 19 - Hiriburu

Ortzi Idoate, Egoitz Zelaia 8ko nagusia
Burasoak zirezte. Haurrei eskola etxean eman edo haurrak eskolara igorri erabaki behar duzue. Ortzi hasita, 3na bertso 8ko handian.
Aitor Servier Etxexuri, Ortzi Idoate 8ko txikia
Aspaldian Ortzirekin amorosturik zabiltza Aitor. Egun zerbait proposatzera ausartu zara azkenean. Bizikleta itzulia Errobi bazterretik. Ortzik erran dizu ez dakiela bizikletan ibiltzen. Aitor hasita 3na bertso 8ko ttipian.
Elixabet Etxandi Goienetxe, Ortzi Idoate Kopla handia
Sukaldariak zirezte Elixabet eta Ortzi. Jatetxea itxi behar izan duzue. Errezetak grabatzea pentsatu duzue. Hortxe zaizte biak, sukaldea polit-polit jarria, kameraren aitzinean lehen errezetari ekiteko prest. Elixabet hasita bakotxak 4 kopla osatu arte.
Ortzi Idoate Bakarka, gaia emanda
Hau duzu gehienez 10eko haundian eta nahi duzun doinuan bi bertso kantatzeko gaia. Zure Amatxi hil zorian da eta berekin arrosarioa errezitatzeko galdetu dizu. Ez dakizu segitzen.
Irati Alcantarilla Urdanpilleta, Ortzi Idoate Kartzela
Gurea utzi beharra izango dugunerako,beste planeta baten bila ari zareten bi zientzilari zirezte. Nola doa zuen ikerketa ? konta iguzue. Ortzi hasita, 3na bertso 10eko ttipian.
Ortzi Idoate Hasierako agurra

 

    Facebook Twitter Instagram YouTube