Oier Urreizti,
Patxi Iriart Hiribarren
8ko nagusia
Oier eta Patxi ikastolako burasoak zizte. Sosa biltzeko, antzerki ikusgarria muntatzea proposatu duzie. Lehen errepika duzie. Oier hasirik, 3na bertso 8ko handian.
|
|
Pettan Prebende,
Oier Urreizti
8ko txikia
Auzoak zizte. Pettan, Oier atzaman duzu egun zure mimosa arbola errotik mozten, alergiak sortzen deitzolako. Pettan hasirik, 3na bertso 8ko ttipian.
|
|
Oier Urreizti,
Gillen Hiribarren
Kopla handia
Bideo-soinu ikasketak egiten dituzien Bordelesak zizte. Kamerraren baliatzen ikasteko, Euskal Herrian duzie ikastaldia. Egun, ezagutzen ez duzien zerbait grabatu behar duzie. "Bertso saioa" deitzen omen dute... Oier hasirik bakotxak 4 kopla osatü arte.
|
|
Oier Urreizti
Bakarka, gaia emanda
Hau duzu gehienez 10eko handian eta nahi duzun doinuan bi bertso kantatzeko gaia. Oier, badu 25 urte etxe berean bizi zirela, garaia jin da metatzen ari diren pusken berexteko : zer bota ? Zer atxik ?
|
|
Maddi Sarasua Laskarai,
Oier Urreizti
Kartzela
Oier eta Maddi, hau duzie 3na bertso 10eko ttipian osatzeko gaia: Adinean aitzina zoazten bi lagun zizte, hanitx zaintzen duzue zuen gorputza, ariketak, jana…bena goizero min berri batekin iratzartzen zizte. Maddi hasirik, 3na bertso 10eko ttipian.
|
|
Oier Urreizti
Bukaerako agurra
|
|