Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Mizel Mateo

Bigarren aldiz parte hartuko du Xilaban. Lehen aldiz, 2008an hartu zuen parte.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Urriak 10 - Larzabale

Xan Alkhat, Mizel Mateo 8ko nagusia
Xan eta Mizel elkarrekin lan egiten duzuen laborariak zirezte. Koronabirusaren krisi garaian zuen ekoizpena zuzenki kontsumitzaileei saltzen hasi zineten, uste baino emaitza hobearekin. Xan hasita 3na bertsu zortziko handian.
Mizel Mateo, Kerman Diaz 8ko txikia
Mizel eta Kerman lehen aldikoz autoan elkarrekin zoazten bikote berria zirezte. Mizel harritua zara Kermanek autoa gidatzerakoan duen jarrerarekin. Mizel hasita 3na bertsu zortziko ttipian.
Mizel Mateo, Josu Txoperena Iribarren Kopla handia

Mizel eta Josu, pisukideak zirezte. Arraina elgarrekin erosirik sukaldean zirezte, arrainari begira. Binaka, kopla handian, bakotxak 4 kopla osatu arte.

Mizel Mateo Bakarka, gaia emanda

Mizel, hona 2 bertso, gehienez hamarreko handian osatzeko gaia : Euskaraldia hasi da. Karrikara atera zira zure aho bizi txapa ezarririk eta pentsatzen zinuena baino askoz jende gehiagorekin ukan duzu euskaraz mintzatzeko parada.

Mizel Mateo, Johaine Sarraillet Kartzela
Mizel eta Johaine hona zuen gaia: 40 urte bete dituzue aurten eta elkarrekin modu berezi batean ospatu nahi dituzue baina horretarako proiektu arras ezberdinak pentsatua dituzue. 3na bertsu 10eko ttipian Johaine hasita.

Urriak 24 - Sohüta

Egoitz Zelaia, Mizel Mateo 8ko nagusia
Lankideak zide Egoitz eta Mizel. Koronabirus garaiko babes neurriak agertu geroztik ez duzue elkarri ez potta, ez bostekorik ematen. Goiz huntan ohartu gabe elkarri potta eman duzue. Egoitz hasirik, 3na bertsu 8ko handian.
Mizel Mateo, Maddi Sarasua Laskarai 8ko txikia

Mizel etxeko jabea zira, eta Maddi baratzezaina. Mizel etxerat deitu duzu Maddi, arbolak eta landareen kimatzen laguntzeko. Lana bukatu duenean Maddi hurbildu zaizu, etxeko larrosekin sekulako sorta prestaturik. Mizel hasirik, 3na bertsu 8ko ttipian.

Mizel Mateo, Iker Altuna 10eko txikia

Ama-alabak zirezte Iker eta Mizel. Iker alaba eta Mizel ama. Iker experantxetan zira eta Mizel amari aitortu berri diozu sekulako ikara sortzen dizula horrek. Iker hasirik 3na bertsu 10eko ttipian.

Mizel Mateo Puntuari erantzunak
1.- Kaledonia Berrian berriz bozkatu da… 2.- Noiz hautatuko dugu guhauren geroa ?...
Mizel Mateo Kartzela

Hau duzu 2 bertsu nahi duzun dahaide edo doinu eta neurrian osatzeko gaia : Zure haur denborako argazki bati begira zaude. Zer nahi zenioke erran haur horri?

 

    Facebook Twitter Instagram YouTube