Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Miren Artetxe Sarasola

Lasarten jaio zen 1985. urtean, eta haurra zela joan zen Hendaiara bizitzera. Euskal Filologia egin zuen Gasteizen, eta Bartzelonan jarraitu zituen ikasketak. Bertso eskoletan erakasle aritu izan da lanean. Txikitan eman zuen izena Hendaiako ikastolako bertsu eskolan, eta geroztik bertsularitzak leku bat izan du beti bere bizitzan. Bi aldiz hartu du parte Txapelketa Nagusian, eta bosgarren aldiz parte hartuko du Xilaban.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Urriak 17 - Senpere

Miren Artetxe Sarasola Hasierako agurra
Patxi Iriart Hiribarren, Miren Artetxe Sarasola 8ko nagusia

Irakasleak zaizte Patxi eta Miren. Gaur ikasleen burasoekin bilkura ukan duzue. Berriz ere 20 burasoetarik 18 amak ziren. Patxi hasita 3na bertsu 8ko handian.

Miren Artetxe Sarasola, Irati Alcantarilla Urdanpilleta 8ko txikia
Autoan zarete Miren eta Irati. Iratik aparkatzerakoan, ondoko autoa jo du. Zuk Miren, deus erran gabe joatea proposatu diozu, bainan Iratik papertxo batean telefono zenbakia uztea nahiago luke. Miren hasita. 3na bertsu 8ko ttipian.
Miren Artetxe Sarasola, Aitor Servier Etxexuri 10eko txikia

Bikotea zaizte Miren eta Aitor. Euskaraz harremanak bideratzen dituen Kaixo maitia web gunean elkar ezagutu zenuten. Miren, errexki kontatzen duzu zuk hori. Aitor, zuk aldiz, ez aipatzea nahiago duzu. Miren hasita 3na bertsu 10eko ttipian.

Miren Artetxe Sarasola Puntuari erantzunak
1.- Pilotariak ere hasi dira greban… 2.- Kapitalistak dira euskaldunak ere…
Miren Artetxe Sarasola Kartzela

Bi bertsu nahi duzun neurri eta doinuan kantatzeko hemen duzu gaia: Lehen pizu zitzaizun bakardade hori sekulan baino gehiago preziatzen duzu egun.

 

    Facebook Twitter Instagram YouTube