Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Bixente Hirigarai

Bixente Hirigarai baigorriarra 11 urterekin hasi zen bertsutan eskolako lagunekin, bertsu eskolan. Euskal kultura maite du eta musikan (gaita joile), bertsugintzan eta antzerkigintzan inplikatua da. Xilaban parte hartu zuen lehen aldiz 2010ean, 18 urte zituela. Hirugarren aldiz parte hartuko du Xilaban.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Urriak 3 - Ainhoa

Bixente Hirigarai Hasierako agurra
Iker Altuna, Bixente Hirigarai 8ko nagusia

Iker eta Bixente, duela zonbait urte arte, Gaztelugatxera joaiteko usaia zinuten noiztenka, momentu goxo baten pasatzeko. Bainan, orain, usaia hori galdua duzue, han dabilen jendetzak iziturik. Iker hasita 3na bertsu zortziko haundian.

Bixente Hirigarai, Ramuntxo Christy 8ko txikia

Irunetik abiatuko da heldu den Vuelta edo Espainiako itzulia. Zu, Ramuntxo pozik zaude, maite dituzun txirrindulariak zure etxetik hurbil pasatuko direlako. Bixente, zuri aldiz, berri horrek haserrea piztu dizu. Ramuntxo hasita 3na bertsu zortziko ttipian.

Bixente Hirigarai, Battitt Crouspeyre Hasierako agurra

Bixente eta Battitt autopistan zabiltzate eta ezantza erosteko irteera hutsegin berri duzue, erreserban zirezte eta ondoko ezantzategia urrunegi duzue. Binaka, kopla handian, bakotxak 4 kopla osatu arte.

Bixente Hirigarai Bakarka, gaia emanda

Bixente, hona 2 bertsu, gehienez hamarreko handian osatzeko gaia : Telelanean hainbat aste pasatu eta, gaur lantokira joateko prestatzen ari zara.

Xumai Murua Berra, Bixente Hirigarai Kartzela

Xumai eta Bixente hona zuen gaia : 25 urte dituzue. Gaur Itsasoa lehen aldikotz ikusten duzue. 3na bertsu 10eko ttipian Bixente hasita.

Bixente Hirigarai Bukaerako agurra

 

    Facebook Twitter Instagram YouTube