Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

XILABAko finaletako bertso bilduma, Hitzetik Hortzeran

2020/11/20
Seigarren edizioa zuen aurtengo banakako XILABAk, Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoako bertsolari txapelketak. Tamalez, pandemiak ez dio utzi asteburu honetan izan behar zuen finaleraino iristen. Orain arteko XILABAko finaletan izandako zenbait bertsoaldi eta berezitasun eskainiko dizkizuegu asteburu honetako Hitzetik Hortzeran. Oroitzea ere gauza ederra baita!

XILABAren aurtengo ibilbidea eten du pandemiak. Hamar saiotik sei egin ondoren, Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa elkartzen dituen bertsolari txapelketa bukatu gabe geratu da, ezinbestean. Aurrera ziurgabetasunez begiratzen dugun honetan, atzera begira jarriko gara, horrek ere badaukalako bere xarma: jendez betetako aretoak, elkarrengandik gertu geundeneko garaiak, saio osteko besarkadak… Aurtengo XILABAko finalak izan behar zuen asteburuan, orain arte egindako finaletako bertsoaldiekin osatutako Hitzetik Hortzera izango dugu.

Bost final eta hamaika berezitasun 
2008koa izan zen Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa elkartzen dituen bertsolari txapelketaren lehenengo edizioa, ordura arte lurralde horietako bertsolariek Nafarroako txapelketan hartzen baitzuten parte. 2010. urtean hartu zuen txapelketak XILABA izena, Xiberua, Lapurdi eta Baxenabarre izenek osatzen duten akronimoa. 

XILABAko bost finaletako bertsoaldi hautaketa berezia eskainiko dizuegu, eta final horietan oholtzara igo ziren bertsolari guztiak entzungo ditugu kantari: Amets ArzallusEkhi ErremundegiEneritz ZabaletaJoanes EtxebarriaKarlos AizpuruaMaddalen ArzallusMaddi SarasuaMiren ArtetxeOdei BarrosoRamuntxo ChristySustrai Colina eta Xumai Murua.

Larunbatean 21:00etan eta igandean 15:00etan, ETB1en, Hitzetik Hortzera; eta edonoiz, EITB Nahieran atarian.

What do you want to do ?
New mailCopy

Bost final izan ditu Xilabak orain arte.