Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Maddi Sarasua Laskaraik irabazi du Final Herenetako bigarren saioa

2020/10/25
XILABA Bertsulari Xapelketako Final Herenetako bigarren saioa jokatu da Sohütan. Egoitz Zelaia eta Elixabet Etxandi Goienetxek egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 180 bertsuzalek bete dute Sohütako Herriko Gela. Datorren larunbatean fase huntako hirugarren saioa jokatuko da Izturitzeko Herriko Gelan.

XILABA 2020 Bertsulari Xapelketari segida emanaz, Final Herenetako bigarren saioa jokatu da gaur Sohütako Herriko Gelan.

Saioko irabazlea Maddi Sarasua Laskarai izan da, 323.5 punturekin, eta azaroaren 7an Izpuran ospatuko den Final Aitzenekoan kantatzeko lekua lortu du. Horrela geratu da sailkapena:

  1. Maddi Sarasua Laskarai..........323.5
  2. Egoitz Zelaia............................320,5
  3. Elixabet Etxandi Goienetxe......301
  4. Maindi Murua Berra.................295.5
  5. Mizel Mateo...... ......................289
  6. Iker Altuna...............................273

XILABAko Bertsulari  Xapelketaren Final Herenetako hirugarren eta fase huntako azken saioa, hurrengo larunbatean (urriak 31), ospatuko da Izturitzeko Herriko GelanOdei Barroso GomilaMaddi Ane Txoperena IribarrenXumai Murua BerraRamuntxo ChristyXan Alkhat, eta Ortzi Idoate bertsulariekin. Saioaren ondotik erabakita geldituko da,  Amets Arzallus Antiarekin batera ze bertsulari  izanen diren Final Aitzinekotan kantatuko dutenak. 

Saioa 17:00ean hasiko da. Ohi bezala, sarrerak lekuan berean erosten ahalko dira.