Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Maddi Ane Txoperena Iribarren nagusitu da Ainhoako saioan

2020/10/04
XILABA Bertsulari Xapelketako hirugarren kanporaketa jokatu da Ainhoan. Xumai Murua Berra eta Ramuntxo Christyk egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 160 bertsuzalek bete dute Ainhoako Elkarteen gela. Datorren larunbatean Larzabalen laugarren saioa jokatuko da, eta aldi berean fase huntako azken saioa.

XILABA 2020 Bertsulari Xapelketari segida emanaz, kanporaketetako hirugarren saioa jokatu da gaur Ainhoako Elkarteen gelan.

Saioko irabazlea Maddi Ane Txoperena Iribarren izan da, 335 punturekin, eta zuzenean sailkatu da hurrengo fasean Izturitzen kantatzeko. Horrela geratu da sailkapena:

  1. Maddi Ane Txoperena Iribarren.....335
  2. Xumai Murua Berra.......................326,5
  3. Ramuntxo Christy..........................312,5
  4. Iker Altuna................................ ....305,5
  5. Bixente Hirigarai............................292
  6. Battitt Crouspeyre.........................289,5

XILABAko Bertsulari  Xapelketaren laugarren kanporaketa, eta aldi berean fase huntako asken saioa, hurrengo larunbatean ospatuko da Larzabaleko Herriko gelan. Xan AlkhatMizel MateoJosu Txoperena IribarrenOneka Arteaga Olasagasti, Kerman Diaz, eta Johaine Sarraillet bertsulariekin. Saioaren ondotik erabakita geldituko da,  Maddalen Arzallus Antia, Odei Barroso Gomila eta Miren Artetxe Sarasola bertsulariekin batera ze bertsulari  izanen diren Final Herenetan kantatuko dutenak. 

Saioa 17:00ean hasiko da. Ohi bezala, sarrerak lekuan berean erosten ahalko dira.