Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Irati Alcantarilla Urdanpilletak irabazi du Final Herenetako lehen saioa

2020/10/18
XILABA Bertsulari Xapelketako Final Herenetako lehen saioa jokatu da Senperen. Aitor Servier Etxexurik eta Miren Artetxe Sarasolak egin dute bigarren eta hirugarren, hurrenez hurren. 200 bertsuzalek bete dute Senpereko LARREKO gela. Datorren larunbatean fase berri huntako bigarren saioa jokatuko da Sohütako Herriko gelan.

XILABA 2020 Bertsulari Xapelketari segida emanaz, Final Herenetako lehen saioa jokatu da gaur Senpereko LARREKO gelan.

Saioko irabazlea Irati Alcantarilla Urdanpilleta izan da, 324.5 punturekin, eta azaroaren 11ean Bardozen ospatuko den Final Aitzenekoan kantatzeko lekua lortu du. Horrela geratu da sailkapena:

  1. Irati Alcantarilla Urdanpilleta....324.5
  2. Aitor Servier Etxexuri...............321,5
  3. Miren Artetxe Sarasola............318,5
  4. Patxi Iriart Hiribarren................309.5
  5. Kerman Diaz............................296,5
  6. Gillen Hiribarren.......................286,5

XILABAko Bertsulari  Xapelketaren Final Herenetako bigarren saioa, hurrengo larunbatean (urriak 24), ospatuko da Sohütako Herriko gelanMaddi Sarasua LaskaraiEgoitz ZelaiaMaindi Murua BerraIker Altuna, Elixabet Etxandi Goienetxe, eta Mizel Mateo bertsulariekin.  

Saioa 17:00ean hasiko da. Ohi bezala, sarrerak lekuan berean erosten ahalko dira.