Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Xumai Murua

Jaiotze data:1985/01/17 Sorlekua: BAIONA (Lapurdi) Ofizioa:Gorputz Heziketako erakasle Bizilekua:AZKAINE (Lapurdi) Bertsuzaletasuna etxean jasoa, bertsu-eskoletan ibilia, geroztik plazaz plaza ari. Aurten bostgarren aldiz parte hartuko du Xilaban.
Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Muskildi

Xumai Murua, Maddi Sarasua 8ko nagusia

Xumai eta Maddi Muskildiko besta komiteko kideak zizte; urteetan zehar, geroz eta jende guttiago heldu zaizue herriko bestetara, eta ondorioz, Xumai herriko pestak gelditu nahi dituzu. Zuk Maddi, berriz, atxiki. Xumai hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Eneritz Zabaleta, Xumai Murua 8ko txikia

Eneritz eta Xumai elkarrekin mendi trail bat egiteko izena eman zinuten. Eneritz azkarki entrenatu zira. Xumai, aldiz, batere ez. Patar erdian zirezte 20. km-an. Eneritz hasita hiruna bertsu zortziko ttipian.

Xumai Murua Puntuari erantzunak eta hitza

Aurtengo udazkena oso bero dator.
Laister izango dugu urtaro bakarra.
Hitza: Hilabetekoak

Aitor Servier, Xumai Murua Kopla handia

Lagunak zizte Aitor eta Xumai. Bihar eztei batera gomit zizte. Oraino ez dituzue zuen jantziak hautatu. Bezpera da, arratsaldeko 6ak, eta jantzi dendara sartu berriak zizte. Aitor hasita, 4-na kopla, kopla haundian.

Baigorri

Xumai Murua, Odei Barroso 8ko nagusia

Xumai eta Odei gurasoak zirezte. Alabak ez dizue sekulan deus kontatu bere bizi pribatuaz; gaur, neska baten musukatzen ikusi duzue karrikan. Xumai hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Sustrai Colina, Xumai Murua 8ko txikia

Lagunak zirezte Sustrai eta Xumai. Gero eta lagun guttiago elkartzen zirezte larunbat gauetan ostatuan. Oraingoan biak bakarrik agertu zirezte. Sustrai hasita hiruna bertsu 8ko ttipian.

Xumai Murua Bakarka, gaia emanda

Xumai, Goiz huntan ere norbaiten besoetan esnatu iratzarri zira. Ez da maite duzun pertsona.

Aitor Servier, Xumai Murua Kartzela

Aitor eta Xumai hegazkinetik jautzi egin berri duzue elgarri loturik, Aitor, Xumaik oraintxe erran dautzu paraxüta ezin duela ideki. 3na bertsu 10eko ttipian, Aitor hasita.

Larresoro

Odei Barroso, Xumai Murua 8ko nagusia

Odei eta Xumai azken hogei urteetan ez zinezten meza batera joan. Oraintxe atera zarete elizatik. Odei hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Xumai Murua, Aitor Servier 8ko txikia

Xumai onddoketarat abiatu zira zure leku sekretuenetarat. Gaur ohartu zira Aitor gibeletik segika duzula. Xumai hasita hiruna bertsu 8ko ttipian.

Xumai Murua, Eneritz Zabaleta 10eko txikia

Xumai eraikuntzako langilea zira eta Eneritz duzu nagusia. Eneritz, Xumai langileari xantierreko lan kontsignak oroitaraztera jin zira : lana fite eta merke egin behar duzu. Xumai hasita hiruna bertsu hamarreko ttipian.

Xumai Murua Kartzela

Xumai huna zure puntuak:
Asteburua usu laburregia da.
Astelehena beti da egun gogorra.
Hau duzu Xumai bi bertsu nahi duzun neurri eta doinuan osatzeko gaia:
Telefonoa jo ta jo ari zauzu, ez duzu erantzuten.

Baiona

Maddalen Arzallus, Xumai Murua 8ko nagusia

Maddalen eta Xumai: Presondegiko zaindariak zirezte. Eritasun larria duen presoak berriz ere laguntza galdegin dauzue. Maddalen hasita, 3na bertsu 8ko haundian.

Xumai Murua, Odei Barroso 8ko txikia

Ber hilabete saria duten bi lagun zirezte. Xumai, Odei berriz ere etorri zauzu diru eske. Xumai hasita, hiruna bertsu zortziko ttipian.

Xumai Murua Puntuari erantzunak

Baionako balkoitik kanpo da bertsua?
Zer botako zenuke balkoian bazina.
Bertsuaren lekua ez al da karrika?

Amets Arzallus, Xumai Murua 10eko txikia

Xumai eta Amets: Anai arrebak zirezte, bestan. Xumai anaia eta Amets arreba. Oraintxet Xumain lagun batek ipurdia hunki dako Ametseri. Xumai hasita, hiruna bertsu hamarreko ttipian.

Xumai Murua Kartzela

Huna Xumai 3 bertsu doinu eta neurri librean kantatzeko gaia: Lehen aldikotz bakarrik joan zira bakantzetarat. Lehen eguna bukatzen ari zauzu.