Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Ortzi Idoate

1977ko urtarrilaren 3an sortua Baionan. Sasi bertsularia Txatok bertsu-eskola muntatu behar zutela erran zuen arte. Ordutik Aitor Sarasuaren erakaspen baliagarriei esker bere burua bertsularitzat izan eta Nafarroa eta Iparraldeko xapelketan parte hartzea erabaki zuen. Zainen aldetik gaizki pasa zuela eta, taula bertsularitza utzi eta sasi bertsularitzara itzultzea erabaki zuen. Urte anitz pasa ziren berriz ere astero Larraldean biltzen hasi zen arte eta hortik XILABAn bere burua aurkeztea erabaki zuen, berriz ere taula bertsulari bilakatuz. Aurten bere hirugarren XILABA izanen du.

Biografia osoa BDBn

Saioak

Bertsoaldiak

Muskildi

Battitt Crouspeyre, Ortzi Idoate 8ko nagusia

Battitt eta Ortzi lankideak zizte. Aste huntan ere, lan erreformaren kontrako mobilizazioak izan dira. Battitt oraingoan ere grebara atera zira, Ortzi, aldiz, oraingoan ez. Battitt hasita hiruna bertsu zortziko handian.

Aitor Servier, Ortzi Idoate 8ko txikia

Ortzi eta Aitor bakantzetara elkarrekin joan zizte : lehen tragoa hartzen ari ziztela, Aitorrek sudokuak atera ditu. Ortzi hasita hiruna bertsu zortziko ttipian.

Ortzi Idoate Puntuari erantzunak eta hitza

Hiltegiak sortu du arazo ugari.
Lan baldintzak gehiago behatu ezkero.
Hitza: Kopeta

Maddi Sarasua, Ortzi Idoate Kopla handia

Senar-emazteak zizte Ortzi eta Maddi. Ortzi senarra eta Maddi emaztea. Ortzi erretretan sartu zirenetik, egunero janaria prestatzen duzu Maddi lanetik sartzen denerako. Gaur 9. eguna da, eta aitzineko egunetan bezala arroltze moleta prestatu duzu. Maddi emaztea hasita, 4-na kopla, kopla haundian.