Egoitz Zelaia,
Amets Arzallus
8ko nagusia
Egoitz, agentzia inmobiliario batean lan egiten duzu. Amets heldu zaizu bere etxea saltzera. Baldintzak finkatzen ari zaizte. Egoitz hasita hiruna bertsu zortziko handian.
|
|
Ramuntxo Christy,
Amets Arzallus
8ko txikia
Ramuntxo, Ametsek erran dizu aspaldidanik bisioneak badituela etorkizunari buruz. Zuk egundaino ez duzu batere sinetsi. Amets hasita hiruna bertsu zortziko ttipian.
|
|
Amets Arzallus
Puntuari erantzunak eta hitza
Neska eta mutilak oraindik desberdin?
Eskubide berdinak baldin bagenitu.
Hitza: Erridaua
|
|
Miren Artetxe,
Amets Arzallus
Kopla handia
Zuk Amets duela 20 urte ideki zenuen Donibaneko lehen arno denda,Miren aste huntan ideki duzu karrikako 10garrena Ametsenaren parean. Miren hasita, 4-na kopla, kopla haundian.
|
|
Nahia Sasco,
Amets Arzallus
8ko nagusia
Nahia eta Amets haurzaroan partekatzen zinuten logela husten ari zirezte. Nahia hasita hiruna bertsu zortziko handian.
|
|
Amets Arzallus,
Ramuntxo Christy
8ko txikia
Ioga irakaslea zira Amets. Ramuntxo kexu gorrian jin zauzu, zure kurtsoetan hasi denetik bizkarreko minak dituela erranez. Amets hasita hiruna bertsu zortziko ttipian.
|
|
Amets Arzallus
Bakarka, gaia emanda
Amets harakina zira; bezero batek xakurrarentzat hezurrak galdegin dizkizu. Badakizu ez duela xakurrik.
|
|
Maddalen Arzallus,
Amets Arzallus
Kartzela
Homosapiensak zirezte Maddalen eta Amets. Amets, Maddalenek harpearen apainketa hobetzea proposatu dizu. Maddalen hasita, hiruna bertsu hamarreko ttipian.
|
|
Maddi Sarasua,
Amets Arzallus
8ko nagusia
Maddi eta Amets erizainak zirezte. Eri batek bizitzari bukaera duina emaiten laguntzea galdegin dizue. Maddi hasita hiruna bertsu zortziko handian.
|
|
Amets Arzallus,
Maddalen Arzallus
8ko txikia
Bi haurren gurasoak zirezte Amets eta Maddalen, etxeko hotzgailuaren gainean kolatua den egutegiari so. Negoziaketak hasten dituzue. Amets hasita hiruna bertsu zortziko ttipian.
|
|
Nahia Sasco,
Amets Arzallus
10eko txikia
Nahia eta Amets elgarrekin bizitzen hasi berriak zirezte. Nahia, Ametsek telebistarik gabe bizi nahi duela erran dizu. Nahia hasita hiruna bertsu hamarreko ttipian.
|
|
Amets Arzallus
Kartzela
Amets huna zure puntuak:
Ikastolan ikasle ona ote zinen.
Gogoan al daukazu lehen nota txarra.
Hau duzu bi bertsu nahi duzun neurri eta doinuan osatzeko gaia: Azkenean fini duzu eguna Amets; kanapean etzana zira, goxoan. Zure momentua da.
|
|
Sustrai Colina,
Amets Arzallus
8ko nagusia
Sustrai eta Amets: Zuen herrian ibilki zirezte, Lehen Mundu Gerlako hilen monumentuaren parean gelditu zirezte. Sustrai hasita, 3na bertsu 8ko haundian.
|
|
Amets Arzallus,
Maddalen Arzallus
8ko txikia
Joaldunak zirezte. Amets hasi berria zira eta Maddalenek erran dizu zure lehen ateraldia korrikako kilometroa izanen dela, Oxkaxeko patarrean. Amets hasita, hiruna bertsu zortziko ttipian.
|
|
Amets Arzallus
Puntuari erantzunak
Seaskak eginen du lizeo berria.
Sagarrondo batekin lagun dezakegu.
Loratzen ote doa euskararen lurra?
|
|
Amets Arzallus,
Xumai Murua
10eko txikia
Xumai eta Amets: Anai arrebak zirezte, bestan. Xumai anaia eta Amets arreba. Oraintxet Xumain lagun batek ipurdia hunki dako Ametseri. Xumai hasita, hiruna bertsu hamarreko ttipian.
|
|
Amets Arzallus
Kartzela
Huna Amets 3 bertsu doinu eta neurri librean kantatzeko gaia: Lehen aldikotz bakarrik joan zira bakantzetarat. Lehen eguna bukatzen ari zauzu.
|
|
Sustrai Colina,
Amets Arzallus
Sei puntuko motza
Amets eta Sustrai, adineko pertsonak zirezte igerilekuan, zuen tatuageri begira. 3na bertsu 6ko motzean, Amets hasita.
|
|
Sustrai Colina,
Amets Arzallus
8ko txikia
Sustrai Hillary Clinton zira, eta Amets, Donald Trump. Hauteskundeetako emaitzak atera berri dira eta ohi den bezala, Clinton, Trump telefonoz deitu duzu. 3na bertsu 8ko ttipian, Colina Hillary hasita.
|
|
Amets Arzallus
Kartzela
Huna Amets 3 bertsu nahi duzun doinu ta neurrian osatzeko gaia: Amildegia senditu duzu aitzinean. Jauzi egitea deliberatu duzu.
|
|