Larresoron argitu da nortzuk kantatuko duten azaroaren 12an Laugako finalean
Larresoroko herriko gelan jokatu da aurtengo Xilaba bertsularien xapelketako azken finalaurrekoa. Kantuan Aitor Servier, Eneritz Zabaleta, Odei Barroso, Ramuntxo Christy, Sustrai Colina eta Xumai Murua bertsulariak aritu dire Maiana Irigoien gai-emailearen eskutik, Saio ederra eskaini dute han bildu diren berrehun entzuleen gozamenerako.
Azken agurrak entzun eta, Maiana Irigoien gai-emaileak eman du epaileen erabakiaren berri, huna zoin izan den:
1. Sustrai Colina, 429.00
2. Odei Barroso, 398.50
3. Eneritz Zabaleta, 390.00
4. Xumai Murua, 384.00
5. Aitor Servier, 380.50
6. Ramuntxo Christy, 365.50
Lau finalaurrekoetan bertsulari bakoitzak ateratako puntuazioak batu ondoren, seikote honek kantatuko du Baionako Laugan azaroaren 12an ospatuko den finalean: Sustrai Colina, Amets Arzallus, Odei Barroso, Miren Artetxe, Maddalen Arzallus eta Xumai Murua.
Ondoko hitzordua emanez bukatu da saioa, Baionako Laugan azaroaren 12an arratsaldeko 5 etan jokatuko den finala gogoratuz. Ote Lore elkarteak eskaini talo goxoak janez segitu dute gaualdia bertsuzaleek, herriko gelan berean.