Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Izturitzen, bigarren itzuliko saioak erabaki dira

2016/10/17
Xilaba Bertsulari Xapelketako finalaurrekoen lehen itzuliko bigarren saioa jokatu zen pasa den larunbatean Izturitzeko Herriko gelan. Amets Arzallusek eskuratu zuen lehen postua, sailkapenean bigarren izan zen Maddalen Arzallus, hirugarren Eneritz Zabaleta, laugarren Maddi Sarasua, bosgarren Nahia Sasco eta seigarren Ramuntxo Christy.

Amets Arzallus nagusitu zen Xilaba Bertsulari Xapelketako finalaurrekoen lehen itzuliko bigarren saioan. Saioa, larunbat arratsean jokatu zen Izturitzeko Herriko gelan.  Aretoa bertsuzalez bete zen. Datorren larunbatean, urriaren 22, Aiziritzen iraganen da finalaurrekoen bigarren itzuliko lehen saioa, eta hurrengo larunbatean, urriaren 29 bigarrena Larresoron. Bigarren itzulian erabakiko da finaleko behin betiko seikotea.

Horrela dago sailkapena bi finalaurreko eskas direla: Sustrai Colina 388,50, Amets Arzallus 363, Odei Barroso 361, Miren Artetxe 358,50, Xumai Murua 333, Egoitz Zelaia 331,50, Maddalen Arzallus 330,50, Eneritz Zabaleta 323,50, Maddi Sarasua 320, Aitor Servier 306, Nahia Sasco 302,50, Ramuntxo Christy 294,50.

Aiziritzeko Herriko gelan, urriaren 22an kantatuko duten bertsulariak: Sustrai Colina, Miren Artetxe, Egoitz Zelaia, Maddalen Arzallus, Maddi Sarasua eta Nahia Sasco.

Larresoroko Herriko gelan, urriaren 29an kantatuko duten bertsulariak: Amets Arzallus, Odei Barroso, Xumai Murua, Eneritz Zabaleta, Aitor Servier eta Ramuntxo Christy.

Saioak 17:00ean hasiko dira. Ohi bezala, sarrerak lekuan berean erosten ahalko dira.