Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Muskildi

 

Puntuazio taula

8H 8 Tx Puntuak Kartzela Guztira
Sustrai Colina 60.00 56.50 59.00 56.50 232.00
Aitor Servier 52.50 49.00 52.50 56.00 210.00
Xan Alkhat 48.00 49.50 49.00 57.00 203.50
Egoitz Zelaia 46.50 46.00 46.00 51.00 189.50
Gillen Hiribarren 46.50 45.00 47.50 47.00 186.00
Mixel Etxekopar 50.00 47.50 43.00 44.00 184.50

Argazkiak

Argazki gehiago

Bertsoaldiak

Xan Alkhat , Egoitz Zelaia 8ko nagusia

Bikotea zarete. Etiopian pasatu dituzue oporrak 15 egunez. Zuk Xan etxera itzultzeko gogoa duzu, Egoitz, aldiz, bertan gelditu nahi du bizitzen.

Gillen Hiribarren , Sustrai Colina 8ko nagusia

Auzoak zarete. Zuk Gillen ez dakizu euskaraz, baina orain hilabete hasi zinen ikasten. Geroztik, Sustrai auzo euskaldunarekin gertatzen zaren bakoitzean, euskaraz saiatzen zara.

Mixel Etxekopar , Aitor Servier 8ko nagusia

65 urteko bikotea zarete, erretretan sartu berriak. Zuen arteko amodioaren sua itzaliz doala ikusten duzue biek. Zuk Aitor berexi nahi duzu, Mixelek ez.

Sustrai Colina , Egoitz Zelaia 8ko txikia

Autopartekatze webgune batean izena eman duzu Sustrai, Egoitz gidariaren autoan zoazela, ohartu zara hitzartua zen bidetik atera eta desbideratu dela.

Mixel Etxekopar , Xan Alkhat 8ko txikia

Mixelek, Xan lagunari zerbitzu ttipi bat galdegin diozu, galtza baten laburtzea. Laburtu eta, Xanek galtza itzuli dauzu, paperño batekin: 12 euro t'erdiko faktura.

Aitor Servier , Gillen Hiribarren 8ko txikia

Aitor, Mauleko errugbi taldeko trebatzailea zara, errugbi partida bezperan Gillen topatu duzu Coucou de Bois diskotekan; goizeko lauretan.

Sustrai Colina Puntuari erantzunak

Zerk galarazten dizu / loa arratsean
Gauetako ametsez / oroitzen al zara
Hitza: Bihurgunea

Xan Alkhat Puntuari erantzunak

Diplomak bai sobera / baina lana falta
Ikasten segi behar / bizitza osoan
Hitza: Otsoa

Egoitz Zelaia Puntuari erantzunak

Sakelan zenbat gauza / izaten dituzu?
Zenbat diru behar da / gau bat pasatzeko?
Hitza: Hautua

Aitor Servier Puntuari erantzunak

Egiazko bakea / posible ote da?
Beti elgar zaurituz / ez al gira bizi?
Hitza: Seaska

Mixel Etxekopar Puntuari erantzunak

Zein da ikasi duzun / lehenbiziko hitza?
Eta noiz egin ziren / zure hitzak kantu?
Hitza: Hutsa

Gillen Hiribarren Puntuari erantzunak

Turistak badabiltza / goiti ta beheiti
Eta zuk non egiten / duzu turismoa?
Hitza: burdina

Sustrai Colina , Xan Alkhat Kartzela

Zu Sustrai pailazoa zara. Eskolako bestarako deitu zaituzte. Zure funtzioak iraun bitartean irri karkailaka ari izan dira haur guziak, Xan izan ezik. Ikusgarria bukatu da eta Berengana zoaz.

Aitor Servier , Egoitz Zelaia Kartzela

Zu Egoitz pailazoa zara. Eskolako bestarako deitu zaituzte. Zure funtzioak iraun bitartean irri karkailaka ari izan dira haur guziak, Aitor izan ezik. Ikusgarria bukatu da eta Berengana zoaz.

Mixel Etxekopar , Gillen Hiribarren Kartzela

Zu Mixel pailazoa zara. Eskolako bestarako deitu zaituzte. Zure funtzioak iraun bitartean irri karkailaka ari izan dira haur guziak, Gillen izan ezik. Ikusgarria bukatu da eta Berengana zoaz.

Hasierako agurra
Bertsulari guztien hastapeneko agurrak
Bukaerako agurra
Bertsulari guztien azken agurrak

Albisteak

Silabaz Xilaba, Muskilditik abiatuta !

Silabaz Xilaba, Muskilditik abiatuta !

2014/10/05

200 jendez gora hurbildu zen Muskildi Posonpesenerat larunbat arratsalde honetan, Sustrai Colina, Xan Alkhat, Egoitz Zelaia, Aitor Servier, Mixel Etxekopar eta Gillen Hiribarren kantuan entzuteko. Saioa arratsaldeko 5etan hasirik, bizi bizia iragan zen. Hala nola, astiriko 7etan entzulegoa emaitzak entzunik, Muskildi Bizirik elkartearen talo ta edarien goxatzera ateraia zen.

Silabaz Xilaba, Muskilditik abiatuta ! - Gehiago irakurri

Xilabaren lehenengo kanporaketarako dena prest

Xilabaren lehenengo kanporaketarako dena prest

2014/10/02

Urriaren 4an abiatuko da Silabaz Xilaba... Muskildin jokatuko den lehenengo kanporaketan Aitor Servier, Egoitz Zelaia, Gillen Hiribarren, Mixel Etxekopar, Sustrai Colina eta Xan Alkhat bertsulariak neurtuko dira. Maia Etxart arituko da gai-emaile Muskildiko Posonpesenea gelan. Saioa 17:00etan hasiko da. Sarrerak bertan izango dituzue salgai.

Xilabaren lehenengo kanporaketarako dena prest - Gehiago irakurri

Fitxa

Eguna
2014/10/04
Ordua
17:00
Bertsolariak
Mota
Final laurdenak
Herria
Muskildi
Tokia
Posonpesenea