Maddi Sarasua,
Xumai Murua
8ko nagusia
Maddi eta Xumai aitatxi-amatxiak zarete. Oporretara joan behar duzue. Zuk Maddi, datak hautatu aitzin seme-alabekin aipatu nahi duzu, biloben zaintza antolatzeko. Xumaik aldiz ez.
|
|
Battitt Crouspeyre,
Xumai Murua
8ko txikia
Battitt eta Xumai Donibane Lohitzuneko merkatuan barazkiak saltzen dituzue. Goiz guzian deus gutti saldu duzue. Merkatua zerratzeko oren bat gelditzen denean Xumai prezio guzien apaltzen hasi zara.
|
|
Xumai Murua
Puntuari erantzunak
Lanak urostasuna / ekartzen ote du?
Beti estakuruen / xeka ari gara?
Hitza: Mapa
|
|
Xumai Murua,
Maddalen Arzallus
Kartzela
Xumai eta Maddalen adineko bikotea zirezte, haurrak aspaldidanik etxetik joanak zaizkizue. Promotore batek etxea erosteko proposatu dizue. Zuk Xumai saldu nahi duzu, baina Maddalenek ez.
|
|
Sustrai Colina,
Xumai Murua
8ko nagusia
Xumai eta Sustrai gurasoak zirezte; 30 urteko alaba oraindik etxen duzue; Alaba lanean da eta haren beha zirezte afaltzeko.
|
|
Xumai Murua,
Ortzi Idoate
8ko txikia
Xumai igeriketa irakaslea zira. Kurtsoen hartzera hurbildu zaizu Ortzi , igerika ikasteko sekulako gogoa duen 80 urteko aitatxia.
|
|
Maddi Sarasua,
Xumai Murua
10eko txikia
Maddi, Xumai adiskidea maitemindu eta bikotean denez geroz, ez duzu gehiago ikusten. Harengana mintzatzera joatea erabaki duzu.
|
|
Xumai Murua
Kartzela
Bi puntuei erantzun:
Liburu bat idazten / hasiko bazina?
Bizitza sartzen al da / liburu batean?
Gaia:
Aldaketa hori egin duzunetik, jende gehiago hurbiltzen zaizu.
|
|
Ramuntxo Christy,
Xumai Murua
8ko nagusia
Xumai eta Ramuntxo Baterako bi kide zirezte, Prefetak lurralde egituraz egin proposamenari buruzko prentsaurrekoa prestatzen ari.
|
|
Xumai Murua,
Maddalen Arzallus
8ko txikia
Xumai gaueskolako erakaslea zira eta Maddalen ikaslea. Xumai, gutun anonimoa errezibitu duzu eta hartan diren hutseri esker Maddalenek idatzia duela asmatu duzu. Harengana zoaz gutuna eskutan.
|
|
Xumai Murua
Puntuari erantzunak
-Abiada lasterrak / nora garamatza?
-Mendiak ez al dira / alferrik zilatzen?
-Poliki ibiltzeak zein / du alde ona?
|
|
Sustrai Colina,
Xumai Murua
10eko txikia
Sustrai eta Xumai sukaldariak zirezte; azken teknikekin haragi artifiziala egiten ahal dela jakin berri duzue; Sustrai, zure ustez, asmakuntza hunek ate ainitz idekiko ditu, Xumai, zuk , ez duzu hala uste.
|
|
Xumai Murua
Kartzela
Lehen aldikotz entzun duzu zure aita, sekulan aipatu ez dauzun bere bizitzako gertakari bat kanpoko bati kondatzen.
|
|