Ramuntxo Christy,
Eneritz Zabaleta
8ko nagusia
Ramuntxo medikua zira, Eneritz semeak mediku ikasketak hasi zituen, orain utzi nahi dituela erran dautzu.
|
|
Patxi Iriart,
Ramuntxo Christy
8ko txikia
Patxi eta Ramuntxo auzoak zizte azken 10 urte hauetan. Zuen arteko elkarrizketak beti aroaren aipamenera mugatu dira. Egun Patxi, Ramuntxokk zure atean jo du eta kafe baten hartzera gomitatu zitu.
|
|
Ramuntxo Christy
Puntuari erantzunak
Egoten ote zara / begira zerura?
Nahi ote zenuke / ilargira joan?
Hitza: jokoa
|
|
Odei Barroso,
Ramuntxo Christy
Kartzela
Bikotea zirezte Odei eta Ramuntxo. Ramuntxo presondegian zira. Elgarrekin haur baten ukaitea usu aipatu duzue. Zuk Odei, orain ukan nahi zinuke, zuk Ramuntxo, aldiz, zalantzak dituzu.
|
|
Maddalen Arzallus,
Ramuntxo Christy
8ko nagusia
Maddalen eta Ramuntxo bi aitatxi zirezte. Azken urteotan ostiral guziz Donapaleun biltzen zirezte, merkatuan itzuli bat egin eta ondotik, musean hartzeko. Duela bi urte bostpasei lagun zinezten, iaz lau, gaur aldiz, biak bakarrik zirezte.
|
|
Ramuntxo Christy,
Aitor Servier
8ko txikia
Ramuntxo eta Aitor biak ihiztariak zirezte. Aitor, Ramuntxori deus erran gabe, xori ikerle bat gomitatu duzu urtsotegira, astearen pasatzera. Berrikitan arribatu zirezte urtsotegira eta, han, Ramuntxo, lagun ihiztaria atxeman duzue.
|
|
Ramuntxo Christy,
Patxi Iriart
10eko txikia
Ramuntxo eta Patxi bestan zineztela, zuen lagun batek borrokan hasi eta gazte bat larriki zauritu du. Polizia egoeraren argitzeko lekukoen bila dabil.Ramuntxo ikusitakoa kontatu nahi duzu, Patxi, zuk aldiz, ez.
|
|
Ramuntxo Christy
Kartzela
Bi puntuei erantzun:
Usu gordetzen dugu / senditzen duguna?
Eta zu hunkitzeko / zer behar da egin?
Gaia:
Atea hetsi duzu, ez duzu sekula honat itzuli nahi.
|
|
Ramuntxo Christy,
Xumai Murua
8ko nagusia
Xumai eta Ramuntxo Baterako bi kide zirezte, Prefetak lurralde egituraz egin proposamenari buruzko prentsaurrekoa prestatzen ari.
|
|
Ramuntxo Christy,
Sustrai Colina
8ko txikia
Ramuntxo eta Sustrai permiseko punduen berreskurapen ikastaroan gertatu zirezte biak, bata bestearen ondoan jarriak zirezte. Ramuntxo, lehen aldia duzu, Sustrai, zuk aldiz, bosgarrena.
|
|
Ramuntxo Christy
Puntuari erantzunak
-Noizbait hartu al duzu / aitzurrik eskutan?
-Lurraz urruntzen gira / emeki emeki.
-Nundik heldu ote da / zure bazkaria?
|
|
Odei Barroso,
Ramuntxo Christy
10eko txikia
Ramuntxo eta Odei zuen herrian gerla piztu da. Herriarekiko maitasunez biek erabaki ezberdinak hartu dituzue; Ramuntxo atzerrira zoaz bizitzerat, Odei bertan egoitea erabaki duzu. Elgar agurtzeko mementua duzue.
|
|
Ramuntxo Christy
Kartzela
Lehen aldikotz entzun duzu zure aita, sekulan aipatu ez dauzun bere bizitzako gertakari bat kanpoko bati kondatzen.
|
|