Ortzi Murua
Hamaika bertsu-afari entzun dut lokarturik.
Oporretara bidean kopla batzu kantatzen saiatu eta Ikastolara bertsu erakaslea etorri zelarik bertsu-eskolan hasi nahi nuela erran nion amari, 8 urterekin.
Hainbat ostiral arratsalde eman dut, Hendaiako deabruen artean. Larraldean ari naiz orain, ttikitan nuen segurtasun hura berreskuratu nahian. Urte hauetan, saioak zein udalekuak, Euskal Herri osoko bertsulagunak ezagutzeko parada izan dira.
Bigarren aldiz parte hartuko du Xilaban.
Biografia osoa BDBn