Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Ortzi Idoate

1977ko urtarrilaren 3an sortua Baionan. Sasi bertsularia Txatok bertsu-eskola muntatu behar ginuela erran zuen arte. Ordutik Aitor Sarasuaren erakaspen baliagarriei esker ene burua bertsularitzat izan eta Nafarroa eta Iparraldeko xapelketan parte hartzea erabaki nuen 1998an (uste dut). Zainen aldetik gaizki pasa nuela eta, taula bertsularitza utzi eta sasi bertsularitzara itzultzea erabaki nuen. Urte anitz pasa ziren berriz ere astero Larraldean biltzen hasi nintzen arte eta hortik XILABAn nere burua aurkeztea erabaki nuen, berriz ere taula bertsulari bilakatuz. Aurtem nere bigarren XILABA izanen dut.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Aiherra

Ortzi Murua, Ortzi Idoate 8ko nagusia

Ortzi Murua eta Ortzi Idoate. Biak lantoki berean ari zinezten lanean, badu astebete langabezian zireztela. Ortzi Murua geroztik arrangurak jana bizi zira. Ortzi Idoate, aldiz, uros senditzen zira egoera berrian.

Eneritz Zabaleta, Ortzi Idoate 8ko txikia

Eneritz eta Ortzi bikotea zizte. Lehen aldikoz gomitatu duzue Ortziren familia etxera afaltzera. Azken mementoan ezeztatzeko deitu dute, errugbi partida inportante bat badelako telebistan.

Ortzi Idoate Puntuari erantzunak

Ixiltasuna zure / laguna ote da?
Bakardadean ari / al zira kantari?
Hitza: bixkotxa

Ortzi Idoate, Patxi Iriart Kartzela

Bikotea zirezte Ortzi eta Patxi. Ortzi presondegian zira. Elgarrekin haur baten ukaitea usu aipatu duzue. Zuk Ortzi, orain ukan nahi zinuke, zuk Patxi, aldiz, zalantzak dituzu.

Larresoro

Ortzi Idoate, Odei Barroso 8ko nagusia

Ortzi, aspaldian ikusi gabeko Odei gaztaroko amodioa, topatu duzu karrikan. Trago bat hartzera gomitatu zaitu, orain ostatuan zirezte, buruz buru jarririk.

Xumai Murua, Ortzi Idoate 8ko txikia

Xumai igeriketa irakaslea zira. Kurtsoen hartzera hurbildu zaizu Ortzi , igerika ikasteko sekulako gogoa duen 80 urteko aitatxia.

Xan Alkhat, Ortzi Idoate 10eko txikia

Ortzi eta Xan anaiak zirezte. Ortzi Kalifornian bizi zira azken 50 urteetan. Zuen anaiaren ehorzketa kari, Euskal Herrira jin zira aspaldiko partez. Sortetxearekin zer egin erabaki behar duzue. Xan zuk saldu nahi duzu,

Ortzi Idoate Kartzela

Bi puntuei erantzun:
Liburu bat idazten / hasiko bazina?
Bizitza sartzen al da / liburu batean?
Gaia:
Aldaketa hori egin duzunetik, jende gehiago hurbiltzen zaizu.