Mixel Etxekopar
(Gotaine-Irabarne, Xiberoa, 1963) txirularia, kantaria eta bertsolaria da. Lanbidez irakaslea da, eskolarik eskola euskara irakasten du. Hebentik Xiberoako kultura elkarteko arduraduna da. Hiru zuloko txirula jo ohi du (Xiberoako eta Pirinioen mendebaldeko musika tresna tradizionala). Bi disko grabatu ditu Mixel Arotz eta Maddi Oihenartekin batera. Gainera, Gotaine-Irabarneko Xiru jaialdiaren antolatzaileetako bat da.
Lehen aldiz parte hartuko du Xilaban.