Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Mixel Etxekopar

(Gotaine-Irabarne, Xiberoa, 1963) txirularia, kantaria eta bertsolaria da. Lanbidez irakaslea da, eskolarik eskola euskara irakasten du. Hebentik Xiberoako kultura elkarteko arduraduna da. Hiru zuloko txirula jo ohi du (Xiberoako eta Pirinioen mendebaldeko musika tresna tradizionala). Bi disko grabatu ditu Mixel Arotz eta Maddi Oihenartekin batera. Gainera, Gotaine-Irabarneko Xiru jaialdiaren antolatzaileetako bat da.

Lehen aldiz parte hartuko du Xilaban.

Biografia osoa BDBn

Saioak

Bertsoaldiak

Muskildi

Mixel Etxekopar, Aitor Servier 8ko nagusia

65 urteko bikotea zarete, erretretan sartu berriak. Zuen arteko amodioaren sua itzaliz doala ikusten duzue biek. Zuk Aitor berexi nahi duzu, Mixelek ez.

Mixel Etxekopar, Xan Alkhat 8ko txikia

Mixelek, Xan lagunari zerbitzu ttipi bat galdegin diozu, galtza baten laburtzea. Laburtu eta, Xanek galtza itzuli dauzu, paperño batekin: 12 euro t'erdiko faktura.

Mixel Etxekopar Puntuari erantzunak

Zein da ikasi duzun / lehenbiziko hitza?
Eta noiz egin ziren / zure hitzak kantu?
Hitza: Hutsa

Mixel Etxekopar, Gillen Hiribarren Kartzela

Zu Mixel pailazoa zara. Eskolako bestarako deitu zaituzte. Zure funtzioak iraun bitartean irri karkailaka ari izan dira haur guziak, Gillen izan ezik. Ikusgarria bukatu da eta Berengana zoaz.