Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Miren Artetxe

Jaiotze data: 185/06/06 Hendaian Bertso ibilbidea: Txikitan eman zuen izena Hendaiako ikastolako bertso-eskolan, eta geroztik bertsolaritzak leku bat izan du beti bere bizitzan. Gaur egun oholtzara maiz igotzen ez bada ere, gogo onez kantatuko du kanporaketako saioan.

Biografia osoa BDBn

Saioak

Bertsoaldiak

Senpere

Maddalen Arzallus, Miren Artetxe 8ko nagusia

Maddalen arrantzale alaba zara, garaian Miren amaren ontzian arrantzan ibilia. Bertze lan errazago batengatik utzi zenuen arrantza. Orain langabezian zara eta lan eske itzuli zara ontzira, baina Mirenek postua hartua dela erran dizu.

Miren Artetxe, Maddi Sarasua 8ko txikia

Miren eta Maddi bikotea zaizte. Zu, Miren lanera joaki zara egun guziz, zuk Maddi, aldiz, 10 urte eramaki dituzu tesia idazten.

Miren Artetxe Puntuari erantzunak

Berriz haur bihurtzeko / aukera balego?
Ez ote zara jada / zahartzen hasia?
Hitza: Ezetza

Miren Artetxe, Lur Renteria Kartzela

Miren eta Lur adineko bikotea zirezte, haurrak aspaldidanik etxetik joanak zaizkizue. Promotore batek etxea erosteko proposatu dizue. Zuk Miren saldu nahi duzu, baina Lurrek ez.