Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Maddi Sarasua

Ikaslea da. 11 urterekin hasi zen bertsu-eskolan, Uztaritzeko ikastolan. Baiona lizeoko bertsu-eskolan ibili zen, gaur egun Gazteizen da ikasketak egiten. 2012ko Xilaba xapelketan laugarren egin zuen, eta ondoren Txapelketa Nagusian lehen aldiz parte hartu zuen.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Senpere

Maddi Sarasua, Xumai Murua 8ko nagusia

Maddi eta Xumai aitatxi-amatxiak zarete. Oporretara joan behar duzue. Zuk Maddi, datak hautatu aitzin seme-alabekin aipatu nahi duzu, biloben zaintza antolatzeko. Xumaik aldiz ez.

Miren Artetxe, Maddi Sarasua 8ko txikia

Miren eta Maddi bikotea zaizte. Zu, Miren lanera joaki zara egun guziz, zuk Maddi, aldiz, 10 urte eramaki dituzu tesia idazten.

Maddi Sarasua Puntuari erantzunak

Bertso bat kantatzean / nor ikusten duzu?
Ta begiak barnera / itzultzerakoan.
Hitza: Hitza

Maddi Sarasua, Battitt Crouspeyre Kartzela

Battitt eta Maddi adineko bikotea zirezte, haurrak aspaldidanik etxetik joanak zaizkizue. Promotore batek etxea erosteko proposatu dizue. Zuk Battitt saldu nahi duzu, baina Maddik ez.

Larresoro

Xan Alkhat, Maddi Sarasua 8ko nagusia

Xan eta Maddi bi erizain zirezte. Kongora joateko proposamena jaso duzue, ebolaz kutsaturiko erien artatzera. Aste bat duzue erantzuteko.

Sustrai Colina, Maddi Sarasua 8ko txikia

Sustrai aparkatua duzun autora hurbiltzen ari zirelarik, Maddi polizia isuna prestatzen ari dela ikusi duzu.

Maddi Sarasua, Xumai Murua 10eko txikia

Maddi, Xumai adiskidea maitemindu eta bikotean denez geroz, ez duzu gehiago ikusten. Harengana mintzatzera joatea erabaki duzu.

Maddi Sarasua Kartzela

Bi puntuei erantzun:
Liburu bat idazten / hasiko bazina?
Bizitza sartzen al da / liburu batean?
Gaia:
Aldaketa hori egin duzunetik, jende gehiago hurbiltzen zaizu.