Maddalen Arzallus,
Miren Artetxe
8ko nagusia
Maddalen arrantzale alaba zara, garaian Miren amaren ontzian arrantzan ibilia. Bertze lan errazago batengatik utzi zenuen arrantza. Orain langabezian zara eta lan eske itzuli zara ontzira, baina Mirenek postua hartua dela erran dizu.
|
|
Lur Renteria,
Maddalen Arzallus
8ko txikia
Maddalen beti berantean zirenez, lagunek plan egiteko hitz ordu faltsua eman dizute. Badu oren erdi beha zirela eta orain heldu da Lur.
|
|
Maddalen Arzallus
Puntuari erantzunak
Ba ote da zilorik / zure sakelean?
Ibiltzen ote zara / lurrera begira?
Hitza: Egarria
|
|
Xumai Murua,
Maddalen Arzallus
Kartzela
Xumai eta Maddalen adineko bikotea zirezte, haurrak aspaldidanik etxetik joanak zaizkizue. Promotore batek etxea erosteko proposatu dizue. Zuk Xumai saldu nahi duzu, baina Maddalenek ez.
|
|
Maddalen Arzallus,
Ramuntxo Christy
8ko nagusia
Maddalen eta Ramuntxo bi aitatxi zirezte. Azken urteotan ostiral guziz Donapaleun biltzen zirezte, merkatuan itzuli bat egin eta ondotik, musean hartzeko. Duela bi urte bostpasei lagun zinezten, iaz lau, gaur aldiz, biak bakarrik zirezte.
|
|
Maddalen Arzallus,
Eneritz Zabaleta
8ko txikia
Maddalen eta Eneritz bi hacker edo pirata informatiko zirezte. Herriko jendeari buruzko anitz sekretu jakitea kausitu duzue; informazio horiekin zer egin erabaki behar duzue.
|
|
Aitor Servier,
Maddalen Arzallus
10eko txikia
Aitor eta Maddalen bi aktore zirezte. Euskal gatazka gaitzat duen filma batean parte hartzea proposatu dautzuete. Zuk, Aitor parte hartu nahi duzu, zuk, Maddalen, aldiz, zalantzak dituzu.
|
|
Maddalen Arzallus
Kartzela
Bi puntuei erantzun:
Usu gordetzen dugu / senditzen duguna?
Eta zu hunkitzeko / zer behar da egin?
Gaia:
Atea hetsi duzu, ez duzu sekula honat itzuli nahi.
|
|
Maddalen Arzallus,
Odei Barroso
8ko nagusia
Maddalen eta Odei adineko bi pertsona zirezte herriko pestetan gauerditan, alki batean jarririk, jendeari so.
|
|
Xumai Murua,
Maddalen Arzallus
8ko txikia
Xumai gaueskolako erakaslea zira eta Maddalen ikaslea. Xumai, gutun anonimoa errezibitu duzu eta hartan diren hutseri esker Maddalenek idatzia duela asmatu duzu. Harengana zoaz gutuna eskutan.
|
|
Maddalen Arzallus
Puntuari erantzunak
-Zure mihian zonbat / hizkuntza badira?
-Baliatzen ez dena / fite da ahanzten...
-Pentsatzen ote duzu / iraunen dugula?
|
|
Maddalen Arzallus,
Eneritz Zabaleta
10eko txikia
Kataluniako herri galdeketan bozka emaiteko lerroan zirezte,elgarren ondoan. Maddalen, 16 urte dituzu, Eneritz zuk berriz, 90.
|
|
Maddalen Arzallus
Kartzela
Lehen aldikotz entzun duzu zure aita, sekulan aipatu ez dauzun bere bizitzako gertakari bat kanpoko bati kondatzen.
|
|
Maddalen Arzallus,
Sustrai Colina
Sei puntuko motza
Maddalen, zuk baikorki oroitzen dituzu lehendabiziko aldiak, Sustraik, aldiz, nahiago zinituzke ez oroitu.
|
|
Sustrai Colina,
Maddalen Arzallus
8ko txikia
Sustrai eta Maddalen bikotea zirezte, biak erretretan. Sustrai , Maddalenek zure izena eman du mila aktibitatetan. Oraintxe eman dauzu zure asteko egutegi berria.
|
|
Maddalen Arzallus
Kartzela
Maddalen, abokata zira, zure lan egunetik biziki kontent sartu zira gaurkoan.
|
|