Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Lur Renteria

1996eko maiatzaren 11 an sortu nintzen.  Baionako Oihana ikastolan hasi nintzen bertsotan 9 urtekin eta geroztik gaur arte. Xalbador kolegioan segitu eta Lizeoan Bertso eskola arrosa sortu ginuen Odei eta Aimar irakasle zirela. Gaur egun Gasteizen ikasten dudanez bertan dut bertso eskola. Eskolartekoetan parte hartu badut ere ene burua bertsolaritzat baino gehiago bertsofrikitzat dut. Gora bertsofrikiak! Xilaban lehen aldiz parte hartuko du.

Biografia osoa BDBn

Saioak

Bertsoaldiak

Senpere

Battitt Crouspeyre, Lur Renteria 8ko nagusia

Lur eta Battitt azken 30 urteetan Senperen bizitako bi errefuxiatu zaizte. Sorterrira itzuli zirezte berrikitan, Lur, zuk bertan bizi nahi duzu, zuk Battitt, aldiz, Senperera itzuli.

Lur Renteria, Maddalen Arzallus 8ko txikia

Maddalen beti berantean zirenez, lagunek plan egiteko hitz ordu faltsua eman dizute. Badu oren erdi beha zirela eta orain heldu da Lur.

Lur Renteria Puntuari erantzunak

Euskaldun izateak / zenbat neke ditu?
Kantaiozu bertsoa / suprefet jaunari
Hitza: Xinaurria

Miren Artetxe, Lur Renteria Kartzela

Miren eta Lur adineko bikotea zirezte, haurrak aspaldidanik etxetik joanak zaizkizue. Promotore batek etxea erosteko proposatu dizue. Zuk Miren saldu nahi duzu, baina Lurrek ez.