Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Eneritz Zabaleta

Doktoretza tesia prestatzen ari da. Bitartean, kazetari lanetan eta eskolak ematen ere ari da. 11 urte zituela hasi zen bertsozaletzen, eta geroztik, eskolarteko hainbat txapelketatan eta sariketatan parte hartu du. Lehen aldiz parte hartu zuen pasatako Bertsolari Txapelketa Nagusian. Laugarren aldiz parte hartuko du Xilaban.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

Aiherra

Ramuntxo Christy, Eneritz Zabaleta 8ko nagusia

Ramuntxo medikua zira, Eneritz semeak mediku ikasketak hasi zituen, orain utzi nahi dituela erran dautzu.

Eneritz Zabaleta, Ortzi Idoate 8ko txikia

Eneritz eta Ortzi bikotea zizte. Lehen aldikoz gomitatu duzue Ortziren familia etxera afaltzera. Azken mementoan ezeztatzeko deitu dute, errugbi partida inportante bat badelako telebistan.

Eneritz Zabaleta Puntuari erantzunak

Nola lortu liteke/ zorion osoa?
Pertsona jakintsuak / triste bizi dira...
Hitza: biharamuna

Eneritz Zabaleta, Ortzi Murua Kartzela

Bikotea zirezte Eneritz eta Ortzi. Ortzi presondegian zira. Elgarrekin haur baten ukaitea usu aipatu duzue. Zuk Eneritz, orain ukan nahi zinuke, zuk Ortzi, aldiz, zalantzak dituzu.

Aiziritze

Eneritz Zabaleta, Patxi Iriart 8ko nagusia

Eneritz eta Patxi gurasoak zirezte; Lizeora pasatzeko mementoan zuen alabak erran dizue ez duela euskaraz ikasten segitu nahi.

Maddalen Arzallus, Eneritz Zabaleta 8ko txikia

Maddalen eta Eneritz bi hacker edo pirata informatiko zirezte. Herriko jendeari buruzko anitz sekretu jakitea kausitu duzue; informazio horiekin zer egin erabaki behar duzue.

Eneritz Zabaleta, Egoitz Zelaia 10eko txikia

Eneritz eta Egoitz bikotea zirezte; Eneritz, Egoitzek erran dizu, Bellokeko monastegian astebete igaro nahi duela, gogoetan, bakarrik.

Eneritz Zabaleta Kartzela

Bi puntuei erantzun:
Usu gordetzen dugu / senditzen duguna?
Eta zu hunkitzeko / zer behar da egin?
Gaia:
Atea hetsi duzu, ez duzu sekula honat itzuli nahi.

Baiona

Eneritz Zabaleta, Sustrai Colina 8ko nagusia

Eneritz eta Sustrai adoptatzekotan den bikotea zirezte. Haurraren lehen ezagutza egin eta hura han utzirik etxerat itzuliak zirezte. Ondoko hitzorduaren beha zaudete.

Odei Barroso, Eneritz Zabaleta 8ko txikia

Odei eta Eneritz Lurramako bi laguntzaile zirezte. Zuen ardura gauean kabalen eremuaren zaintzea zen. Goizean ohartu zirezte zezena eskas dela.

Eneritz Zabaleta Puntuari erantzunak

-Nahiko ote zinuke / lehendakari izan?
-Botereak nornahi / usteltzen omen du...
-Egirik ba ote da / gezurren barnean?

Maddalen Arzallus, Eneritz Zabaleta 10eko txikia

Kataluniako herri galdeketan bozka emaiteko lerroan zirezte,elgarren ondoan. Maddalen, 16 urte dituzu, Eneritz zuk berriz, 90.

Eneritz Zabaleta Kartzela

Lehen aldikotz entzun duzu zure aita, sekulan aipatu ez dauzun bere bizitzako gertakari bat kanpoko bati kondatzen.