Mixel Etxekopar,
Aitor Servier
8ko nagusia
65 urteko bikotea zarete, erretretan sartu berriak. Zuen arteko amodioaren sua itzaliz doala ikusten duzue biek. Zuk Aitor berexi nahi duzu, Mixelek ez.
|
|
Aitor Servier,
Gillen Hiribarren
8ko txikia
Aitor, Mauleko errugbi taldeko trebatzailea zara, errugbi partida bezperan Gillen topatu duzu Coucou de Bois diskotekan; goizeko lauretan.
|
|
Aitor Servier
Puntuari erantzunak
Egiazko bakea / posible ote da?
Beti elgar zaurituz / ez al gira bizi?
Hitza: Seaska
|
|
Aitor Servier,
Egoitz Zelaia
Kartzela
Zu Egoitz pailazoa zara. Eskolako bestarako deitu zaituzte. Zure funtzioak iraun bitartean irri karkailaka ari izan dira haur guziak, Aitor izan ezik. Ikusgarria bukatu da eta Berengana zoaz.
|
|
Egoitz Zelaia,
Aitor Servier
8ko nagusia
Egoitz eta Aitor ustekabean uholdeek harrapatu zaituztete, eta salbatzeko, autoaren gainera igotzea kausitu duzue; Hor zirezte biak, auto gainean, laguntzaren beha.
|
|
Ramuntxo Christy,
Aitor Servier
8ko txikia
Ramuntxo eta Aitor biak ihiztariak zirezte. Aitor, Ramuntxori deus erran gabe, xori ikerle bat gomitatu duzu urtsotegira, astearen pasatzera. Berrikitan arribatu zirezte urtsotegira eta, han, Ramuntxo, lagun ihiztaria atxeman duzue.
|
|
Aitor Servier,
Maddalen Arzallus
10eko txikia
Aitor eta Maddalen bi aktore zirezte. Euskal gatazka gaitzat duen filma batean parte hartzea proposatu dautzuete. Zuk, Aitor parte hartu nahi duzu, zuk, Maddalen, aldiz, zalantzak dituzu.
|
|
Aitor Servier
Kartzela
Bi puntuei erantzun:
Usu gordetzen dugu / senditzen duguna?
Eta zu hunkitzeko / zer behar da egin?
Gaia:
Atea hetsi duzu, ez duzu sekula honat itzuli nahi.
|
|