Silabaz Xilaba Aiziritzera!
Igandean jokatuko da Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsulari xapelketaren laugarren edizioko bigarren finalerdia. Aiziritzeko herriak hartuko du Xilaba. Bertan erabakiko da, Larresoroko finalerdian irabazle izan zen Sustrai Colinarekin batera, nortzuk izanen diren Baionako Finalean kantatuko duten beste 5 bertsulariak.
Bertsulariak:
Azkaindarra da eta 17 urte ditu. Donibane-Lohizuneko ikastolako bertsu-eskolan hasi zen 8 urterekin. Hendaiako bertsu-eskolatik igaro ondotik, gaur egun Lizeoko bertsu-eskolan dabil, baita Larraldekoan ere. Eskolarteko txapelketan hainbat aldiz parte-hartu eta sari batzuk jaso ditu. Lehenengo aldiz hartuko du parte Xilaba xapelketan.
Hendaiarra, 1982ko azaroaren 24an jaio zen Donibane Lohizunen. Euskal Ikasketak kurtsatua, AEK-ko irakasle eta bertsu-eskoletako irakasle bezala dabil. Euskal Herriko Bertsozale Elkarteko Ikerkuntza arduraduna izan da, eta egun Bertsularien Lagunak elkarteko Ikerkuntza arduraduna da. Hernandorena eta Bagare bezalako sariketetan finalista izan da. Xilaban hau du 3. parte-hartzea.
Doktoretza tesia prestatzen ari da. Bitartean, kazetari lanetan eta eskolak ematen ere ari da. 11 urte zituela hasi zen bertsozaletzen, eta geroztik, eskolarteko hainbat txapelketatan eta sariketatan parte hartu du. Lehen aldiz parte hartu zuen pasatako Bertsolari Txapelketa Nagusian. Laugarren aldiz parte hartuko du Xilaban.
1990eko abenduaren 27an jaio zen Donibane Lohizunen eta Hendaian bizi izan da beti. Itzulpengintza eta Interpretazioko ikasketak egin ditu Gasteizen
Txapelketa ezberdinetan parte hartu dut: Eskolartekotan (2001–2007); XILABA xapelketan 2008-an, finalista izan zen eta ondoren 2009-an Euskal Herriko Txapelketan parte hartu zuen.
Bat-Bateko zenbait sariketetan ere parte hartu izan du: Hernandorena sariketa, Berritxu saria, Osinalde (2007-2009)
1988an jaio zen Hiriburun eta bertan bizi izan da beti. Bere lehen plaza, Baionan afari baten ondorenean, bertsu-eskolako lagunekin egindakoa izan zen. Xapelketa ezberdinetan parte hartu du: Eskolartekotan, 2004an Xibero, Lapurdi eta Baxenabarreko gazteen xapela irabazi zuen, ondoren urte berean Euskal Herriko eskolarteko txapelketan finalista izan zen. XILABA xapelketan hau izanen du bere hirugarren parte-hartzea. Bat-bateko zenbait sariketetan ere parte hartu izan du: Hernandorena sariketa, eta beste...
Aiherran sortua, 2000az geroztik Zuberoan bizi, Maulen. Gaztetik senditzen zuen bertsu zaletasuna garatu du bertan, Mauleko bertsu-eskolan sartuz 2005an, eta Xiberoko Bertsu Ekartearen ardura eramanez. Euskal irratietan Punttuka bertsularitzari buruzko irratsaioa animatu du Xan Alkhatekin. XILABA xapelketan parte-hartzen du 2010a geroztik.
Ofizioz mekanika injenidore.
Gai-emailea Pettan Prebende izanen da. Lehen aldiz arituko da aurkezle lanetan XILABAN .
Egin beharreko lanak:
13na bertsu puntuagarri
- Agurrak.
- 8ko handian ofiziotan binaka, hiruna bertsu.
- 8ko ttikian ofiziotan binaka, hiruna bertsu.
- 10eko ttikian ofiziotan binaka, hiruna bertsu.
- Kartzela bakarka, 2 punturi erantzun, eta gaia emanda 2 bertsu doinu eta neurri librean.
- Agurrak.
Sarrerak:
Saioa Herriko gelan izanen da arratsaldeko 17:00etan hasita.
Finalaurrekoetako sarrerak leihatilan eskuratu ahal izango dira egunean bertan.
Finaleko sarrerak jada eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eu atarian zein Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko hainbat puntutan.
Txapelketari buruzko informazio osoa www.bertsozale.eus/xilaba eta www.bertsoa.com atarietan jarraitu ahal izango da