Muskildin abiatutako XILABA, datorren larunbatean Senperera helduko da
Larunbatean jokatuko da Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsulari xapelketaren laugarren edizioko bigarren kanporaketa. Senpereko herriak hartuko du Xilaba eta bertan ospatuko da baita ere Euskal Herriko Bertso Eskolen egunaren besta.
Bertsulariak:
1989ko Martxoaren 21an sortua. Baigorriarra. Bertsu munduan sartua 21 urtetan, Itsasuko bertsu eskolaren bidez. Lehen plaza ondoko urtean Itsasuko ihauterietan. Xilaban hau du bigarren parte-hartzea.
1996eko maiatzaren 11 an sortu zen Baionan. Baionako Oihana ikastolan hasi zen bertsutan 9 urtekin eta geroztik gaur arte. Xalbador kolegioan segitu eta Lizeoan Bertso-eskola arrosa sortu zuten Odei eta Aimar erakasle zirela. Gaur egun Gasteizen ikasten ari da eta bertan du bertsu-eskola. Eskolartekoetan parte hartu du. Bere burua bertsularitzat baino gehiago bertsufrikitzat du. Xilaban lehen aldiz parte hartuko du.
1990eko abenduaren 27an jaio zen Donibane Lohizunen eta Hendaian bizi izan da beti. Itzulpengintza eta Interpretazioko ikasketak egin ditu Gasteizen. Xapelketa ezberdinetan parte hartu du: Eskolartekotan (2001–2007); XILABA xapelketan 2008-an, finalista izan zen eta ondoren 2009-an Euskal Herriko Txapelketan parte hartu zuen. Bat-Bateko zenbait sariketetan ere parte hartu izan du: Hernandorena sariketa, Berritxu saria, Osinalde (2007-2009)
Ikaslea da. 11 urterekin hasi zen bertso-eskolan, Uztaritzeko ikastolan. Baiona lizeoko bertsu-eskolan ibili zen, gaur egun Gazteizen da ikasketak egiten. 2012ko Xilaba txapelketan laugarren egin zuen, eta ondoren Txapelketa Nagusian lehen aldiz parte hartu zuen. Xilaban bigarren aldiz parte hartuko du.
Jaiotze data: 1985/06/06 Hendaian. Bertsu ibilbidea: Txikitan eman zuen izena Hendaiako ikastolako bertsu-eskolan, eta geroztik bertsularitzak leku bat izan du beti bere bizitzan. Gaur egun oholtzara maiz igotzen ez bada ere, gogo onez kantatuko du kanporaketako saioan.
Jaiotze data:1985/01/17 Sorlekua: URRUÑA (Lapurdi) Ofizioa:Gorputz heziketako irakasle Bizilekua:AZKAINE (Lapurdi) Bertsuzaletasuna etxean jasoa, bertsu-eskoletan ibilia, geroztik plazaz plaza ari. Aurten laugarren aldiz parte hartuko du Xilaban.
Gai-emailea Ihintza Ostolaza izanen da. 2012tik ari da gai-emaile lanetan .
Egin beharreko lanak:
12na bertsu puntuagarri
- Agurrak.
- 8ko handian ofiziotan binaka, hiruna bertsu.
- 8ko ttikian ofiziotan binaka, hiruna bertsu.
- 2 punturi erantzun, eta hitz bat emanda bertsu bat (gehienez 5 puntukoa).
- Kartzela, 10eko ttikian ofiziotan binaka, hiruna bertsu.
- Agurra.
Sarrerak:
Saioa Larreko kulturgunean izanen da arratsaldeko 17:00etan hasita.
Kanporaketa eta finalaurrekoetako sarrerak leihatilan eskuratu ahal izango dira egunean bertan.
Finaleko sarrerak jada eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eu atarian zein Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko hainbat puntutan.
Txapelketari buruzko informazio osoa www.bertsozale.eus/xilaba eta www.bertsoa.com atarietan jarraitu ahal izango da