Muskildin abiatutako XILABA, datorren larunbatean Baionako helmugara iritsiko da
Larunbatean jokatuko da Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko bertsulari xapelketaren laugarren edizioko Finala. Baionako herriak hartuko du Xilaba. Bertan erabakiko da, nor izanen den 4. XILABA xapelketako xapelduna. Aurten, Txomin Ezponda bertsulari baxenabartarrak jantziko dio xapela xapeldun berriari. Aurtengo xapelketako finaleko berrikuntza nagusi bat izanen da Txato Saria. Sariak, finaleko bertsularien artean kantaera aberatsena erabiltzen duen bertsularia saritzea izanen du helburu. Sari honetarako kontuan hartuko diren ariketak, 6 bertsulariek egin beharko dituztenak izanen dira, hots, buruz-burukora arteko saioa. Eta horretarako, hiru epaimahaikide ezin egokiagoen laguntza izanen dugu : Mixel Aire « Xalbador » bertsulari baxenabartarra (kantaera ederragatik ere ezaguna), Pantxika Solorzano Bertsularien Lagunak elkarteko kide, kantari eta musikari lapurtarra, eta Jojo Bordagarai baxenabartarra, euskal kantagintzako ahots ezaguna eta ibilbide luzekoa.
Bertsulariak:
Zuzenbidean lizentziatua da. Kazetaritza lanak egiten ditu. Hendaiako bertsu-eskolan ibilitakoa da, ikasle hasieran, erakasle gero. Lau aldiz finalista izan da Bertsolari Txapelketa Nagusian. Xilaban ere laugarren aldiz hartuko du parte.
Doktoretza tesia prestatzen ari da. Bitartean, kazetari lanetan eta eskolak ematen ere ari da. 11 urte zituela hasi zen bertsozaletzen, eta geroztik, eskolarteko hainbat txapelketatan eta sariketatan parte hartu du. Lehen aldiz parte hartu zuen pasatako Bertsolari Txapelketa Nagusian. Laugarren aldiz parte hartuko du Xilaban.
1990eko abenduaren 27an jaio zen Donibane Lohizunen eta Hendaian bizi izan da beti. Itzulpengintza eta Interpretazioko ikasketak egin ditu Gasteizen
Txapelketa ezberdinetan parte hartu dut: Eskolartekotan (2001–2007); XILABA xapelketan 2008-an, finalista izan zen eta ondoren 2009-an Euskal Herriko Txapelketan parte hartu zuen.
Bat-Bateko zenbait sariketetan ere parte hartu izan du: Hernandorena sariketa, Berritxu saria, Osinalde (2007-2009)
Barakaldon jaioa, hiru urte zituenetik Urruñan bizi da. Bertsularitza eskolak ematen ditu Xibero, Lapurdi eta Baxenabarreko ikastoletan eta bertsu-eskoletan. 13 urterekin hasi zen bertsutan, eta Hendaiako bertsu-eskolan ibilia da. Bi aldiz hartu du parte Txapelketa Nagusian, eta laugarren aldiz parte
Aiherran sortua, 2000az geroztik Zuberoan bizi, Maulen. Gaztetik senditzen zuen bertsu zaletasuna garatu du bertan, Mauleko bertsu-eskolan sartuz 2005an, eta Xiberoko Bertsu Ekartearen ardura eramanez. Euskal irratietan Punttuka bertsularitzari buruzko irratsaioa animatu du Xan Alkhatekin. XILABA xapelketan parte-hartzen du 2010a geroztik.
Ofizioz mekanika injenidore.
Jaiotze data:1985/01/17 Sorlekua: URRUÑA (Lapurdi). Ofizioa:Gorputz heziketako erakasle. Bizilekua:AZKAINE (Lapurdi) Bertsuzaletasuna etxean jasoa, bertsu-eskoletan ibilia, geroztik plazaz plaza ari. Aurten laugarren aldiz parte hartuko du Xilaban.
Gai-emailea Joana Itzaina izanen da. laugarren aldiz arituko da aurkezle lanetan XILABAN .
Epaile lanetan, Eneko Bidegain, Beñat Soulé, Lierni Elorza, Joakin Arregi eta Erik Etxart izanen dira.
Egin beharreko lanak:
Seikotearen lana (15na bertsu puntuagarri)
-
Agurrak.
-
8ko handian ofiziotan binaka, hiruna bertsu.
-
8ko ttikian ofiziotan binaka, hiruna bertsu.
-
Banaka, 3 punturi erantzun.
-
10eko ttikian ofiziotan binaka, hiruna bertsu.
-
Kartzelan bakarka, gaia emanda hiruna bertsu doinu eta neurri librean.
Buruz burukoa (9na bertsu puntuagarri)
-
6ko mozean ofiziotan, hiruna bertsu.
-
8ko ttikian ofiziotan, hiruna bertsu.
-
Kartzela bakarka, gaia emanda hiruna bertsu doinu eta neurri librean
-
Agurrak
Saioa Lauga gelan izanen da arratsaldeko 17:00etan hasita. Ateak 16:00etan zabalduko dira.
Sarrerak leihatilan eskuratu ahal izango dira egunean bertan. Leihatila eguerdiko 12:00etan zabalduko da.
Finaleko sarrerak jada eskuragarri daude www.bertsosarrerak.eu atarian zein Xiberoa, Lapurdi eta Baxenabarreko hainbat puntutan.
Txapelketari buruzko informazio osoa www.bertsozale.eus/xilaba eta www.bertsoa.com atarietan jarraitu ahal izango da.