Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Ekhiñe Zapiain Arlegi

Bera, 2002.

Biografia osoa BDBn

Bertsoaldiak

VIANA | Urriak 14

Ekhiñe Zapiain Arlegi Hasierako agurra
Ekhiñe Zapiain Arlegi , Aitor Irastortza Arrizurieta 8ko nagusia
Ekhiñe eta Aitor antolakuntza politiko berean militatzen duzue. Duela bi urtetik zuen taldekide izan den pertsona bat, izatez, polizia infiltratua dela jakin berri duzue.
Patxi Castillo Graciarena, Ekhiñe Zapiain Arlegi 8ko txikia

Patxi, ileapaindegi famatu batera hurbildu zara, zure itxura pixka bat txukuntzeko asmotan. Ekhiñe, ile apaintzailea, galdetu gabe ilea tindatzen hasi da zu konturatu orduko.

Ekhiñe Zapiain Arlegi , Xabat Illarregi Marzol 10eko txikia
Xabat eta Ekhiñe gurasoak zarete. Zuen haurraren futbol entrenatzaileak, entrenamenduetan eta partiduetan, batere egokia ez den hizkera erabiltzen duela ikusten duzue. Xabat, zuk berarekin solasteko beharra ikusten duzu. Ekhiñek nahiago du isilik geratu.
Ekhiñe Zapiain Arlegi Puntuari erantzunak

1. Emozioak dira / sormenaren giltza 2. Aski bultzatzen al da / gaur egun sormena?

Ekhiñe Zapiain Arlegi Ganbarako lana
Orain arte zauria estalita eraman duzu. Gaur, orbaina bistan duzula irten zara kalera.
Ekhiñe Zapiain Arlegi Bukaerako agurra

ALTSASU | Azaroak 4

Ekhiñe Zapiain Arlegi Hasierako agurra
Ekhiñe Zapiain Arlegi , Eneko Fernandez Maritxalar 8ko nagusia

Eneko eta Ekhiñe txirrindulariak zarete. Ohikoa duzuen bidean, txintxetak aurkitu dituzue azken asteetan. Gaur ere, hasi orduko, gurpil bat zulatu zaizue.

Saats Karasatorre Martinez, Ekhiñe Zapiain Arlegi 8ko txikia

Ekhiñe eta Saats lagunak zarete eta gaztetan elkarrekin pisua partekatu zenuten. 15 urte igaro eta gero, elkarrekin oporretara joan zarete. Ekhiñe, konturatu zara Saats, oso antolatua izatetik oso desordenatua izatera pasatu dela.

Sarai Robles Vitas, Ekhiñe Zapiain Arlegi 10eko txikia

Sarai eta Ekhiñe gurasoak zarete. Oraindik ere, zuen seme-alabek arropa zikina ekartzen dizuete, zuenean garbitzeko. Sarai, Ekhiñek egoerari muga jarri beharko zenioketela esan dizu.

Ekhiñe Zapiain Arlegi , Patxi Castillo Graciarena Puntutan

Ekhiñe eta Patxi sukaldaritza tailer batean izena eman duzue elkarrekin. Gaurko otordua prestatzen hasi berri zarete.

Ekhiñe Zapiain Arlegi Ganbarako lana

Zure parekoaren begietan, gaur, zoriona sumatu duzu.

Ekhiñe Zapiain Arlegi Bukaerako agurra