Sarrerak

Saio guztietarako sarrerak www.bertsosarrerak.eus atarian daude salgai.
Bestelako oharrak:
- Aurresalmenta bidezko sarrerak bukatzen ez badira, leihatilan ere salduko dira sarrerak saioen egunean bertan, 16:00etatik aurrera (15:00etatik aurrera finalaren kasuan).
- Posta elektronikoz jasotako sarrera edozein euskarritan inprimatu daiteke.
- Gailu elektronikoren batean ere aurkez daiteke sarrera.
- Pertsona bakarra sar daiteke sarreran agertzen den kodearekin. Eroslea da sarrerari egiten zaizkion kopia guztien erantzule.
- Nafarroako Bertsozale Elkarteak ez du sarreren dirurik itzuliko.
- Sarrerak ez dira zenbakituak.
- Erosketa prozesuan arazoren bat baduzu, idatzi bertsosarrerak@bertsozale.eus helbidera.