Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Albisteak

Alaitz Rekondok jarriko dio txapela aurtengo irabazleari

Alaitz Rekondok jarriko dio txapela aurtengo irabazleari

2023/11/24

Alaitz Rekondo Ferrero (Lesaka, 1980) izango da 2023ko txapeldunari txapela jartzeaz arduratuko dena. Oraindik martxan den ibilbide oparo bat egina du Rekondok Nafarroako bertsolaritzaren mugimenduan. Aurten, hamabi urteren ondoren, Nafarroako Bertsozale Elkarteko lehendakari kargua utzi du, eta une hori baliatu nahi izan du elkarteak orain arteko ekarpenari omenaldia egiteko.

Alaitz Rekondok jarriko dio txapela aurtengo irabazleari - Gehiago irakurri

Abenduaren 2ko finalean borondatezko lanean aritu nahi duzu?

Abenduaren 2ko finalean borondatezko lanean aritu nahi duzu?

2023/11/21

Iruñeko Anaitasuna kiroldegian jokatuko den finalerako borondatezkoak behar ditu Nafarroako Bertsozale Elkarteak. Saioa ikusteko moduan izango dira borondatezkoak, eta saiorako sarrera eta bukaeran mokadutxoa izango dute trukean.

Abenduaren 2ko finalean borondatezko lanean aritu nahi duzu? - Gehiago irakurri

Joanes Illarregik irabazi du Lesakako saioa, eta osatu da finala

Joanes Illarregik irabazi du Lesakako saioa, eta osatu da finala

2023/11/19

Txapelketako azken finalaurrekoa irabazita, abenduaren 2an jokatuko den finalaurrekorako sailkapena eskuratu du Leitzako bertsolariak. Hain zuzen ere, hauek izango dira zortzi finalistak: Saioa Alkaiza, Julio Soto, Joanes Illarregi, Xabat Illarregi, Eneko Lazkoz, Josu Sanjurjo, Saats Karasatorre eta Sarai Robles.

Joanes Illarregik irabazi du Lesakako saioa, eta osatu da finala - Gehiago irakurri