Bertsozale.eus Bertsozale Elkartea

Sarai Roblesek irabazi du Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen kanporaketa, Iruritan

2023/10/07
Azaroaren 4an Altsasun jokatuko den finalaurrekorako txartel zuzena eskuratu du Barañaingo bertsolariak. 140 bat bertsozale bildu dira Iruritako Gizarte Bilgunean, txapelketako lehen saioa bertatik bertara jarraitzeko.

Iruritan jokatu da 2023ko Nafarroako Bertsolari Txapelketako lehen saioa, Baztango herri horretako Gizarte Bilgunean. 140 bat bertsozale elkartu dira bertan, saioa zuzenean jarraitzeko. Sei bertsolari aritu dira kantuan: Gai-jartzaile lanak, aldiz, Maialen Belarrak egin ditu. Nafarroako Bertsozale Elkarteak Baztango Udalaren eta Iruritako herriaren laguntza izan du saioa antolatzeko.

Saio puntuagarriaren ostean, Sarai Roblesek lortu du puntu gehien (354), eta hortaz, azaroaren 4an Altsasun jokatuko den lehen finalaurrekorako txartela eskuratu du. Haren atzetik sailkatu dira Saioa Alkaiza (333), Idoia Granizo (328,5), Ekain Alegre Gil (324), Eneko Fernandez (320,5), eta Egoitz Gorosterrazu (291,5).

Honela geratu da saioko puntuazioa:

  • Sarai Robles Vitas: 354
  • Saioa Alkaiza Guallar: 333
  • Idoia Granizo Uribarrena: 328,5
  • Ekain Alegre Gil: 324
  • Eneko Fernandez Maritxalar: 320,5
  • Egoitz Gorosterrazu Elizagoien: 291,5

Hurrengo larunbatean segituko du txapelketak, Vianan jokatuko den saioarekin. Herri horretako Kultur Etxean izango da saioa, 17:30ean. Han ariko dira kantuan Julio Soto Ezkurdia, Xabat Illarregi Marzol, Ekhiñe Zapiain Arlegi, Patxi Castillo Graciarena, Urko Gartzia Aleman eta Aitor Irastortza Arrizubieta, Zigor Gartzia Arregi "Zian" gai-jartzailearen aginduetra. Biharamunean, Uharten izango da saioa, Arte Garaikideko Zentroan. Saio guztietarako sarrerak salgai daude dagoeneko, www.bertsosarrerak.eus atarian.

Sarai Robles, gaurko saioko irabazlea, oholtza gainean kantuan.